Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Angel Toña buru Elkarrizketa Zibilerako Mahaian

2016-07-19

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu den Angel Toña Euskadiko gizarte-sektoreko erakundeen sareekin bildu da gaur Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bilkura berezian, gizarte-ekimeneko erakundeen planteamenduak entzuteko eta ordezkariekin dialogo irekia edukitzeko.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia EAEko hirugarren sektore sozialaren maila altueneko organo kontsultiboa da, eta partaidetza instituzionala du. Jaurlaritzaren eta herritar-ekimenaren arteko elkarrizketa bultzatzen eta errazten du, herri-politikak diseinatzeko eta gauzatzeko benetako eragina duten akordioak sortze aldera, estali gabeko gizarte-beharrak dituzten pertsonak erabat gizarteratzeko eta haien ongizatea hobetzeko.

Iruzkin bat
  • @ehlabe
    2016-07-20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Consejero Toña preside la reunión de la Mesa del Diálogo Civil ➡ https://t.co/SCWzsK21b0 https://t.co/WJRcUEyyNq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)