Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak esan du Ertzaintzaren Lan-Eskaintza Publikoa baliogabetzen duen epaiak kinkan jartzen dituela “garrantzi handiko” eskumenak eta oso arazo “larria” dakarrela segurtasun publikorako

2016.eko uztailak 20

Bozeramaileak berriro adierazi du Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko duela EAEANen epaiaren aurka eta LEPa aurreikusi bezala egiten jarraituko dutela.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak nabarmendu du Ertzaintzaren 25. promozioari dagokion LEPa baliogabetzen duen EAEANen epaiak kinkan jartzen dituela “garrantzi handiko” eskumenak.  Horrez gain, adierazi du eraginpekoen ikuspegi pertsonaletik oso erabaki “kaltegarria” dela; izan ere, epe laburrean behintzat, erabateko ziurgabetasuneko etorkizun profesionala ezartzen baitu haientzat.

Josu Erkorekak esan du “EAEren segurtasunerako arazo objektiboa eta oso larria dela”. Hala, bozeramaileak azaldu du deialdiaren helburua zela, besteak beste, kideen berritze-prozesua planifikatzea, Eusko Legebiltzarrak eta Segurtasun Batzordeak finkatu zituzten eta behar diren 8.000 kideen kopurua murriztu ez zedin eta EAEn segurtasun publikoa ziurtatu ahal izan zedin.  Ildo horretatik, Josu Erkorekak gogorarazi du datozen urteotan erretiroaren ondoriozko baja kopurua “oso handia” izango dela Ertzaintzan, eta baja horiek hautaketa-prozesuetarako bidezko deialdien bitartez bete behar direla. Izan ere, bestela, beharrezkotzat finkatutako 8.000 kide baino gutxiago izango genituzke.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka gaur arratsaldean Cadena SER katean izan da “La Ventana Euskadi” programan elkarrizketatua izateko. Elkarrizketan gogorarazi du, besteak beste, Ertzaintzaren 25. promoziori dagokion LEPak aurreikusitakoaren arabera aurrera jarraitzen duela eta, aurki, Eusko Jaurlaritzak kasazio-errekurtsoa aurkeztuko duela EAEANek hura baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurka.

Beste gai batzuekin lotuta, Josu Erkoreka Kongresuaren mahaia osatzeko bozketari buruz jardun da. Eusko Alderdi Jeltzaleak emandako botoaren arrazoiei buruz, Jaurlaritzaren bozeramaileak hau esan du: “nire lankideek diote esan dutena egin dutela”.  Erkorekak gehitu du “ez duela zentzurik” bozketak ezkutukoa izateak gardentasun nagusitzen den XXI. mendeko gizarte honetan.

EAEn aurki izango diren autonomia-hauteskundeei buruz galdetuta, bozeramaile eta sailburuak berriz ere esan du lehendakariari dagokiola eguna finkatzea, eta nabarmendu du EAEn koalizio-gobernuak edo gobernu jakin bati eusteko estrategiak izan direla, baina, alderdi politiko batean baino gehiagotan oinarrituta betiere; eta, horri esker, “itunen eta akordioen kultura” landu dela, erabakiak errazago adosteko balioko duen kultura, hain zuen.

Sestaoko ArcelorMittal-en fabrika berriro ireki edo ez irekitzearen inguruan, Josu Erkorekak berriro esan du “azken erabakia enpresari bakarrik dagokiola”, eta gogorarazi du erakunde bat fabrika bat berriz ireki edo ez irekitzean inplikatzeko erak “oso mugatuta” daudela.  Gainera, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ezin dituela bere gain hartu enpresen galerak eta gehitu du hori “pentsaezina” dela Europar Batasunaren inguruabarrean: ezein erakunde publikok ezingo luke hori egin, “legearen aurkako estatu-laguntzak” ematea izango bailitzateke.

Azkenik, Erkoreka EAEko enpresei buruz aritu da. Esan du enpresen erabakigune estrategikoak EAEn egotea positiboa dela gizartearentzat eta bere erakundeentzat. Gainera, adierazi du atzerriko enpresen inbertsiorako baldintza egokiak sortzea EAEko erakundeen eta gizartearen “aldarrikapen historikoa” dela: “gogoko dugu enpresak lehiakorrak izatea eta atzerriko edo nazioarteko inbertitzailearen interesa erakartzeko gai izatea, eta kezkatu egiten gara inbertitzaileak hainbesteko konpromisoa hartzen duenean, non enpresaren gehiengoa eta, ondorioz, harekin lotutako erabakien kontrola bere gain hartzen baitituen”. Hala ere, esan du erakundeak ezin direla kontrolatu hori gertatzea galarazteraino. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlmudenaOtaola
    2016.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Entrevista a @jerkoreka en el programa "La Ventana Euskadi" de @La_SER @radiobilbao ➡ https://t.co/dd1dXUlqSe https://t.co/Gp7

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    Entrevista a @jerkoreka en el programa "La Ventana Euskadi" de @La_SER @radiobilbao ➡ https://t.co/dd1dXUlqSe https://t.co/Gp7F7cz42r

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)