Berriak Lehendakaritza
Eu

MUSIKENE eraikinak ateak zabaldu ditu

2016.eko uztailak 20

Gaur arratsaldean, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren, Musikeneren, egoitza berrian eskainitako lehen kontzertuan Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru. Lehendakariarekin batera Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua izan da. 

Gaur arte, Musikenek ez du bere egoitza izan, eta ikastegiak bere instalazio guztiak Donostiako hainbat lokaletan eta eraikinetan izan ditu banatuta. Egoitza nagusia Miramar Jauregian zuen. Datorren ikasturtetik aurrera, Musikene ikastegiko ikasleek instalazio modernoak izango dituzte ezin hobe trebatu ahal izateko. 

Eraikinaren auditorioak 420 lagunentzako edukiera du, eta bertan zazpi musika-pieza jo dituzte gaur. Ikasleek eta irakasleek lantzen dituzten askotariko estiloak erakutsi nahi izan dituzte. 

Musika-emanaldiari hasiera eman aurretik, Urkullu lehendakariak hezkuntza-azpiegitura berria nabarmendu nahi izan du: “Eraikin berezia da, hiriarentzat, Donostiarentzat zein Euskadi osoarentzat. Musika gure kulturaren nortasunaren parte da. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia erreferentzia akademikoa bihurtu da Estatuan eta Europan. Orain, Donostia Kultura Hiriburua den 2016. urte honetan beste leiho bat zabaldu dugu kanpoaldera”. 

Lehendakariak, era berean, adierazi du “2001. urtetik aurrera, ehunka ikasle prestatu direla Miramar Jauregian, Egiako Musika eta Dantza Udal Eskolan eta Aieteko Easo Koroan. Orain, egoitza aldatzeko garaia da, mailaz maila eta modu antolatuan. Ikasturtearen lehen lauhilekoan errendimendu osoan izango da Musikeneren eraikin berria”.   

Kontzertura bertaratu direnek Musikeneren ikasleek eskainitako “Big Band” baten emanaldiaz, txistu, akordeoi eta perkusio hirukote baten emanaldiaz, eta perkusio-hirukote baten emanaldiaz gozatu ahal izan dute. Gainera, nazioartean izen handia duten Musikeneren irakasle batzuek ere eraikin berriaren lehen ekitaldian hartu dute parte: Miguel Ituarte piano-joleak, Asier Polo biolontxelo jotzaileak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak. Irakasle horiek Musikene sortu zenez geroztik, 2001etik, eskaintzen ari zaizkie Musikeneko ikasleei haien jakintza eta esperientzia. Luxu handia da hori Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarentzat eta bertako ikasleentzat.    

Eraikina bisitatzea 

Musika-emanaldiaren aurretik, Urkullu lehendakariak Musikeneren egoitza berriaren instalazioak bisitatu ditu, proiektuaren egile diren GAZ Arkitektoak estudioko arkitektoek lagunduta.

Lehendakariak eta gainerako agintariek eraikin berezi honen ezaugarri teknikoak eta eraikuntza-ezaugarriak ezagutu ahal zian dituzte, hala eraikinaren formari eta diseinuari dagozkion ezaugarriak, nola sonorizazioaren eta intsonorizazioaren ezaugarri teknikoak. Izan ere, kontuan izan behar da barruan ikasle askok batera praktikatuko dutela haien musika-tresnekin.  

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlmudenaOtaola
    2016.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu presidió ayer por la tarde el primer concierto ofrecido en la nueva sede de Musikene​ ➡ https://t.co/

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu presidió ayer por la tarde el primer concierto ofrecido en la nueva sede de Musikene​ ➡ https://t.co/MENIFygNCj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)