Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak EAEANren epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du eta aurrera jarraituko du Ertzaintzaren 25. promozioaren Lan Eskaintza Publikoarekin

2016.eko uztailak 19
  • Errekurtsoak berekin dakar Auzitegiaren epaia etetea; beraz, Eusko Jaurlaritzak aurretiaz ezarritako plangintzari eutsiko dio. 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka prentsaurrekoan agertu da Gobernu Kontseiluaren ondoren eta, komunikabideek galdetuta, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko duela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka. Epai horrek deuseztatu egiten du Ertzaintzaren 25. promozioko oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko deialdia.

Josu Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritza “errespetuz ez datorrela bat” epaiaren edukiarekin eta horren arrazoibide juridikoarekin; baina, adierazi du beharrezkoa dela Gobernu Zentralaren eta EAEko Gobernu Ordezkaritzaren jarrerarekiko kritika “zorrotza eta irmoa” egitea, horiek bultzatu baitituzte EAEANen erabaki hori berekin ekarri duten errekurtsoak.

Ildo horretatik, Josu Erkorekak gogorarazi du Eusko Jaurlaritza “zorrotz” jokatzen ari dela EAEko Alderdi Popularrak eta Gobernu Ordezkaritzako titularrak ezarritako esparruan (Eusko Legebiltzarrean zehazten lagundu zuten esparruan, hain zuzen), EAEko segurtasun publikoa bermatzeko. Hori dela-eta, bozeramaileak dio hori kontraesan bat dela.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gehitu du “eragozpen” horiek, EAEren autogobernuaren aurkako eraso “oso larria” izateaz gainera, zalantzan jartzen  dutela erakundeek duten erantzukizuna bake eta segurtasun publikoa ziurtatzeko. Ildo horretatik, gogorarazi du Ertzaintza berritzeko aurreikuspenen helburua dela datozen urteotan “bizi-bizia” izango den erretiroen prozesuari erantzutea.

Kasazio-errekurtsoa aurkezteak berekin dakar EAEANen epaia etetea. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak jarraitu egingo du 25. promoziorako aurretiaz ezarritako plangintzarekin.

MADRILGO ERABAKIAK

Kongresuaren eta Senatuaren mahaia eratzeari dagokionez, Josu Erkorekak adierazi du hori ez dela zertan Gobernuaren osaera izango denaren aurrerapen “zuhur eta hutsezina” izan. Erkorekak gehitu du, PP alderdiak etorkizuneko Gobernu Zentralaren parte izanik ere, ez duela hamargarren legegintzaldian, gehiengo osoa zeukanean, izan zuen “mugimendu-askatasuna” edukiko.

Josu Erkorekak berriz ere esan du Eusko Jaurlaritzaren nahia dela esparru instituzionala egonkortzea eta Europan eta EAEn planteatutako aupadei eraginkortasunez erantzungo dien gobernua osatzea.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

  • @AsierAranbarriU
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

  • @ilargi35976401
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la #Ertzaintza ➡ https://t.co/Td51bqNg7R

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

  • @Bikalebar
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

  • @aimarrico
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@Gob_eus recurrirá la sentencia del TSJPV y seguirá adelante con la OPE de la 25 promoción de la Ertzaintza. https://t.co/DE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)