Berriak Osasuna

Laguntza gisa Osasun Sailak 300.000 euro banatuko dizkie bizi kalitatea hobetzera bideratutako jarduerak burutzen dituzten pertsona gaixoek eta hauen familiek osatutako elkarteei (Gobernu Bilera 2016-07-19)

2016-07-19

Jarduerak Euskadin burutzen dituzten patologia komuna duten pertsonek eta hauen familiek osatutako irabazi-asmorik gabeko taldeei egiten duten lanagatik laguntzak emateko deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak.

Osasun Sailak elkarte hauen ekarpena asko baloratzen du eta bertan betetzen duten papera funtsezkoa iruditzen zaio, gaixorik daudenentzako zein euren familientzako topagune, komunikaziogune eta babesgune bihurtzen direlako.

Gainera, gaixotasunak eta tratamenduak ezagutzen, eta gizarteari gaixotasuna prebenitzeko informazioa ezagutzera ematen laguntzen dute eta, horrenbestez, pertsona guztien ongizatea hobetzen laguntzen dute.

Gauzak horrela, laguntzak 216ko ekitaldian burutuko diren ondoko ekintzetara bideratutako jardueretarako erabiliko dira:

  • Gaixotasunen bat duten pertsonek eta hauen familiek osatutako taldeei laguntzeko, euren burua zaintzeko ahalmena eta autonomia handitzeko gaitasunak eta baliabideak garatzen.
  • Kaltetutako pertsonen premia soziosanitarioak babesteko eta bideratzeko.
  • Kaltetutako pertsonei eta hauen familiei gaixotasunari, gaixotasunaren beraren arrisku-faktoreei eta osasun-arloko jokabide egokienei buruzko ezagutza eta informazio zabalagoa emateko.
  • Kaltetutako pertsonen osasun-arloko desberdintasunak murrizteko.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratzen den biharamunean hasiko da eta irailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko