Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteei diru-laguntzak (Gobernu Bilera 2016-07-19)

2016-07-19

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru laguntzak arautzen dituen 2016 urteko Agindua. Deialdi honek 282.500 euroko diru-kopurua du.

Diru-laguntza hauen helburua da aipaturiko fundazio eta elkarteek garatzen dituzten proiektu, programa eta ekintzak diruz laguntzea. Jarduera hauek guztiek pentsamendua eremu guztietan ikertu eta garatzera bideratuak izan beharko dute, eta bereziki pentsamendu politiko, soziala eta kulturala garatzera bideratutakoak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko