Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

9,02 milioi euro pertsonal ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntzarako beketarako (Gobernu Bilera 2016-07-19)

2016.eko uztailak 19

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2016/2017ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako doktoretza aurreko programan beka berriak deitu eta zeudenak berritzen dituen agindua.

Agindu honek, 9.020.835 euroko zenbateko globalean, 2016-2017ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearentzako bekak finkatu eta deitzea ditu helburu (pasadan kurtsoan baino 718.705 gehiago)  . Deialdiak 100 beka berria ematen ditu eta 2015/2016ko ikasturterako eman zirenak berritzen ditu. Bai eta 2017an doktoretza eskuratu dutenentzako sariak ere.

Doktorea ez den personal ikertzailearen programa, Eusko Jaurlaritzak ikerkuntzara zuzendutako giza baliabideak bultzatzeko asmoan kokatzen da. Doktoretza aurreko programak ikertzaileen prestakuntza sustatu nahi du, doktorearen titulua lortzeko eta kalitateko ikerketa zientifikoari lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko doktoretza-programa baten barruan, ondorengo bi azpiprograma hauen bidez:

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegoko aplikazio-zentroetan: A modalitatea.

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko aplikazio-zentroetan, bai Espainiako estatuan (B modalitatea) bai atzerrian (C modalitatea).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko