Berriak
Eu

URAk esleitu berri du Zallako Aranguren auzoan Cadagua ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko aukeren azterketa.

2016.eko uztailak 19

Zalla. 2016.07.19. URAk esleitu berri du Zallako Aranguren auzoan Cadagua ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko aukeren azterketa. Azterketa horrek zehaztuko ditu neurri aproposenak uholde arriskua gutxitu, segurtasun-maila handitu, eta   ibaiaren ur-goraldi natural eta errepikakorrak aintzat hobe hartzeko.

Aukera-azterketak xede du Arangurenen uholde arriskua gutxitzeko balizko irtenbideak sakon behatzea. Besteak beste, jada egindako azterketa-aurrekariak biltzea, diseinuaren irizpide orokorrak zehaztea, lehen lan topografikoa eta eremu-ikerketa, kalkulu hidraulikoak, zerbitzu eta azpiegituretan  zein isla izango duten aztertzea, egin beharreko ekintzen artean lehentasunak ezartzea,  edota hautatutako aukera aurreproiektu gisa definitzea.

Balizko aukeren bideragarritasun eta onura aztertu eta gero, ekintzak zein fasetan antolatuko diren proposatu beharko da.

Lanok DAIR Ingenieros S.L.-ri esleitu zaizkie, 40.414 €ko aurrekontuarekin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko abuztuak 01

    Alguien cree que por ese importe puede hacerse un análisis adecuado?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)