Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko diru laguntzak onartu ditu (Gobernu Bilera 2016-07-19)

2016.eko uztailak 19

Gobernu Kontseiluak 26.244 euroko diru-laguntza onartu du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bidez Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko ematen dituen laguntzen deialdirako, 2016-2017 ikasturterako.

Emakundek, Deustuko Unibertsitatearekin koordinaturik, masterraren lehen edizioa 2003. urtean  kofinantzatu zuen. Ezarritako lankidetza-ildoarekin jarraituz, Deustuko Unibertsitateak eta Emakundek premia ikusi dute emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzen lagunduko duten neurriak bilatzeko eta marko berri bat ezartzeko.

Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala 60 ECTS (Europako kredituak) dituen master ofiziala da, masterraren matrikulako zati baten ordainketa laguntzeko erabiliko da, 1.749,60 euroko gutxieneko batekin. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko irailaren 8an bukatuko da.

Emakundek berdintasunaren inguruko unibertsitate ikasketak egiteko laguntza gehiago ditu, hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako XII. Masterra egiteko diru-laguntzak, 37.010 euroko kopuruarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko