Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTreneko unitate berriei buruzko erakusketa Irunera iritisi da

2010.eko urriak 07

Teknologia eta diseinu berrikuntzaren buruan dauden unitate berreen benetako eskalan egindako maketa bat ikusgai jarri da

Donostian, Basaurin, Errenterian eta Zarautzen izan ondoren, egun erakusketa Irunen dago. Eusko Jaurlaritzak tren material higikorraren berrikuntza hasiko du eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko berezko sarean emandako tren garraio zerbitzuen kalitate eta segurtasun maila hobetzeko bidea emango du.

Eusko Jaurlaritzak EuskoTreneko 30 tren berri aurkeztu ditu Irunen. Serie berri honek tren sektorearen teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak eransten ditu, besteak beste: teknologia, fidagarritasuna, jasangarritasuna eta erosotasuna eta joera modernoetan oinarritutako kanpoko eta barruko diseinunarekin.

Garraio sailak 30 unitateko serie berri honetan egindako inbertsioaren guztizkoa 201 milioi eurokoa da. Eusko Jaurlaritzak tren material higikorraren berrikuntza hasiko du eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko berezko sarean emandako tren garraio zerbitzuen kalitate eta segurtasun maila hobetzeko bidea emango du. Ordezkapena pixkanakakoa izango da eta 2011ko otsailean hasiko da eta 2014an bukatuko da. Modelo berria martxan hasiko den lehenengo linea etorkizuneko Donostialdeko Metroan izango da, Donostia eta Hendaiaren artean, hain zuzen ere.

Irismena, jasangarritasuna eta ergonomia

Tren kotxe berriek sarrerako ateetan erdiautomatikoak diren arrapala integratuak ditu eta itsuentzako soinu-abisuetan azken berritasunak, eta baita entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzat argi-seinaleak. Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu eta 214 bidaiari eserita garraiatu ditzake eta har dezakeen gehienezko abiadura 100 kilometro ordukoa da. Tren kotxe bakoitzeko barrualdea oztoporik gabe diseinatuta dago bidaiariei mugikortasuna errazteko.  

EuskoTreneko unitate berriak egiterako orduan, ingurumena eta jasangarritasunari begirunea erabakigarriak ere izan dira. Horrela, ingurumen arautegi guztiekin zehatz-mehatz bete da eta gai guztien eta bakoitzaren bizi-zikloak errespetatu dira. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco