Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraren buru izan da

2016.eko uztailak 19

Gaur arratsaldean Lehendakaritzan egin da Etxepare Institutuaren Patronatuaren  bilera. Bileraren buru Iñigo Urkullu lehendakaria izan da, eta bertan izan dira Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria.

Patronatuak urteko kontuak onartu ditu, eta 2016ko eta 2017ko lan-ildo nagusiei buruzko gogoeta zabaldu du. Era berean, Etxepare Institutuaren kulturako zuzendariaren lanpostua lehiaketa publikora ateratzea erabaki du Patronatuak. Plaza hori bete gabe zegoen orain arte, eta laster egingo da horren deialdia.

Iñigo Urkullu lehendakariak Institutuaren helburua nabarmendu nahi izan du Patronatuko kideen aurrean: “Etxeparek gure hizkuntzaren eta kulturaren enbaxadorea izan behar du, eta, euskara ez ezik, gure artisten lana ere sustatu behar du. Mundu osoan piztu behar du gure kulturaren aldeko interesa.”

Lehendakariak adierazi du marka sendoa eta finkatua sustatzen jarraitu behar dela elkarlanean oinarrituta: “Euskadi-Basque Country  da gure Herriaren internazionalizaziorako bidea. Pertsonalitate historikoen bideari jarraipena eman behar diogu, hala nola Juan Sebastian Elkanoren bideari, hau da, munduari lehen aldiz bira eman zionaren bideari”. Lehendakariaren iritziz, “behar-beharrezkoa da Etxepare Institutuak jarrera eta balio horiekin lan egitea,  esfortzua eta konpromisoa buruan. Mundu global honetan, gure espazioa eta nazioarteko aitorpena lortu behar dugu.”

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @etxepareES
    2016.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [REUNIÓN] El Lehendakari ha presidido la reunión del Patronato del Instituto Etxepare ➡ https://t.co/50I551o1vS
    https://t.co/D

  • @etxepareEU
    2016.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [BILERA] Lehendakaria Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraren buru izan da ➡ https://t.co/pOhjdhURxo
    https://t.c

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BILERA] Lehendakaria Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraren buru izan da ➡ https://t.co/mXg1h5w1TD
    https://t.co

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [REUNIÓN] El Lehendakari ha presidido la reunión del Patronato del Instituto Etxepare ➡ https://t.co/Cpab9kV7pY
    https://t.co/Td

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    [REUNIÓN] El Lehendakari ha presidido la reunión del Patronato del Instituto Etxepare ➡ https://t.co/50I551o1vS
    https://t.co/D8pq6Mbu87

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    [BILERA] Lehendakaria Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraren buru izan da ➡ https://t.co/pOhjdhURxo
    https://t.co/iLqL6eNIGJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)