Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Euskal autonomia erkidegoan eraikitako ehun etxebizitzatik zortzi hutsik daude, baina erdiak besterik ezingo lirateke bideratu alokairu sozialera

2016.eko uztailak 18

2015eko amaieran, 86.325 etxebizitza jenderik gabe zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan, baina erdiak baino gehixeago besterik ezingo lituzkete kudeatu Eusko Jaurlaritzaren Bizigune eta ASAP alokairu sozialeko programek. Gainerakoak sasoiko etxebizitzak dira edo salgai edo alokatzeko daude. 

 

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Hutsei buruzko 2015eko Estatistikak adierazten duenez, higiezinen euskal parkea osatzen duten 1.039.136 etxebizitzetatik 86.325, % 8,3, jenderik gabe zeuden urtea amaitzean.Alabaina, horietako 35.647 besterik ez dira Bizilagun (Bizigune eta ASAP) bizitegiko bitartekotza-programaren bitartez alokairu sozialerako kudeatzeko modukoak, zeren gainerakoak, edo sasoiko etxebizitzak baitira, edo salmentako eta alokairuko merkatuan baitaude.

Azterketak horren inguruan egiaztatzen duenez, 2015ean hutsik zeuden etxebizitzen % 7,6 okupatu gabe egon ziren lehenago, % 73,3 okupatuta egon ziren uneren batean 2014-2015 aldian, eta, azkenik, % 19 garai hori baino lehenago okupatu ziren. Horri guztiari, gainera, orain salgai edo alokatzeko dauden etxebizitza hutsen kopuruak izan duen igoera gehitu behar zaio, azken modalitate horrek % 81 egin baitu gora azken bi urteetan.

Etxebizitzaren merkatuaren portaerak, funtsean, stock hutsaren zati bat errentagarritasun bila alokairurantz mobilizatu duela baitirudi, eta, neurri txikiagoan, jabeek etxebizitzak administrazioari lagatzeko joera handiagoak argituko lukete alokairuaren booma eta, horren ondorioz, erabilgarri dauden etxebizitza hutsak gutxitu izana.

Errentak sortzea, familiakoentzat gordetzea, salmenta espekulatiboa eta inbertsio hutsa dira, oraindik ere, etxebizitzak jenderik gabe edukitzeko funtsezko arrazoiak. 2015ean faktore berri bat identifikatu da, hutsik dauden etxebizitzen parkean eragin nabarmena izan duena: bizitokia gaixotasunaren, mendekotasunaren edo gizarte-larrialdiaren ondorioz aldatzea. Hori bereziki esanguratsua da Bilbaon (% 12,7).

Biztanle gehiago, etxebizitza hutsen ehuneko txikiagoa

EAEn etxebizitza hutsaren fenomenoa udalerrien tamainarekiko alderantziz proportzionala da. Hots, udalerria zenbat eta handiagoa izan, aukera gutxiago dago etxebizitza hutsak aurkitzeko. Hala, 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan etxebizitza hutsen tasa % 11tik gorakoa da eta 40.001 eta 100.000 biztanle artekoetan proportzio hori % 5,8ra murrizten da, hots, 100.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek baino bi hamarren gutxiago.

Hiru probintzia-hiriburuek bilakaera desberdina izan dute 2013 eta 2015 artean. Donostia / San Sebastiánen etxebizitza hutsen eraginak 1,6 puntu gainditzen du 100.000 biztanle baino gehiagoko euskal hirien batez bestekoa, % 6an ezarria. Gipuzkoako hiriburuak % 14,6 handitu du etxebizitza hutsen stocka azken bi urteetan, batez ere sasoiko etxebizitza kopuru handiagoaren ondorioz. Hortaz, bigarren bizitokirako eta inbertsiorako erakargarritasun berritua duen hiria dela esan daiteke. Horren guztiaren ondorioz, alokatzeko etxebizitza hutsen eta saltzera bideratutakoen eskaintzaren bat-bateko azelerazioak kudea dezakeen etxebizitza kopuruak behera egin du.

Bilbaon etxebizitza hutsen proportzioa % 5ekoa da, Donostia / San Sebastiángoa baino 2 puntu txikiagoa. Alde hori gorabehera, 2013 eta 2015 artean Bilbaon nabarmen egin du gora etxebizitza hutsen mailak (5.128tik 8.023ra). Aldez aurreko maila oso baxuak izateak eta hiri-dinamismorik handiena duen hiriburua izateak argi lezake bilakaera hori.

Bilbaon nabarmen egin dute gora sasoiko erabilerarako edo bigarren bizitokirako etxebizitza hutsek. Izan ere, inbertsio-eskaririk handiena erakartzen duen hiria da, alde handiarekin gainera. 

Azkenik, Vitoria-Gasteizen etxebizitza hutsen proportzioa % 6koa da. Datu hori bat dator hiriak 2013 eta 2015 artean izan duen beherakadarekin. Beherakada hori jenderik gabeko etxebizitzek behera egin izanari besterik ez zaio egozten, sasoiko erabilerak gorantz jarraitzen du-eta.

Kudea daitekeen etxebizitza kopurua murriztu egin da, alokatzeko jartzen diren etxebizitza hutsen eskaintzak ikaragarri egin baitu gora. Etxebizitza berrien eskaintza nahikoa ez denez, orain arte inoiz erabili ez ziren etxebizitza hutsen stocka ere mobilizatzera iritsi da. Hala, beste garai batzuetako gehiegizko eskaintzaren aurrean, EAEko hiriburuak etxebizitza berriak zorrotz murriztuta erreakzionatu du, eta, horren ondorioz, hutsik zeuden etxebizitzak merkatuan jarri dira. 

 

Url amigable: http://www.euskadi.eus/documentacion/eaeko-etxebizitza-hutsei-buruzko-estatistikaren-laburpen-txostena-2015/web01-s2enple/eu/

http://www.euskadi.eus/web01-s2enple/eu/contenidos/documentacion/ovv_sectorvivienda_evv2015t/eu_nec_dema/nec_dem_definitivos.html

2 iruzkin
  • 2016.eko uztailak 19

    ¿Cómo es posible que una propiedad privada, que es un derecho fundamental que recoge la Constitución Española, sea susceptible de "expropiación"? Estoy hablando de una vivienda digna, única vivienda donde reside una familia monoparental, el hogar y el único bien que una mujer y su hijo poseen, de el esfuerzo que le está costando a esa trabajadora por realizar una inversión no especulativa sino de crear un hogar, que aún le queda una hipoteca y la está pagando, además de pagar religiosamente sus impuestos, que para lograr un puesto de trabajo digno, tiene que desplazarse a otra ciudad y empadronarse dejando la vivienda y su hogar familiar NO VACÍA, sino con sus enseres y valores mas preciados, pudiendo acudir a ella cuando las cosas se tuerzan. VAYAN VDS. Y LOS AYUNTAMIENTOS a castigarle con un 150% de Impuesto del IBI, sin constatar que su salario es de 500€ al mes.
    Cuando precisamente en Etxebide existe un EXCESO DE OFERTA DE VIVIENDA PARA ALQUILER y NO EXISTE TAL DEMANDA. Y por ello estamos pagando todos l alquileres de viviendas vacías de Etxebide que no se ocupan, al no existir tal demanda?. (los "sinpapeles" no pasan por Etxebide y pocos son los demandantes).
    Las políticas "paternalistas" como esta Ley de Vivienda del País Vasco (Ley 3/2015, de 18 de junio) que permite machacar mas al ciudadano, y se esconden tras la fachada de ser politicas sociales, nos vienen a decir cómo tenemos que vivir, nos limitan cada vez mas las libertades, y nos oprimen cada vez mas, sin tener en cuenta el esfuerzo de las personas por vivir aquí o allá, tener derecho a invertir su dinero ganado trabajando donde le plazca, poder desplazarse por razones laborales donde le sea mejor sin perder sus derechos básicos y fundamentales. Sin que nadie nos venga a decir que tenemos que hacer con nuestra "casa".
    Encima, quienes han aprobado esta Ley que me sorprende que sean partidos políticos que no se pueden ni ver, que se jactan de ser "buenistas" y van a arreglar el mundo con el dinero y las casa de los otros... se sorprenden cuando en las elecciones les dan "un palo".
    ¿Qué pasaría si subieran al poder estos partidos que practican el "buenismo" y aplicaran esta Ley a todo el territorio nacional?. Sería bueno de verlo porque muchos de ellos tienen segundas viviendas en Cantabria, La Rioja, Huesca, Madrid, Alicante, Castellón, Cataluña, Andalucía.
    Proximas elecciones = "castigales con tu voto"

  • @JGorbena
    2016.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    El 8 % de viviendas construidas en Euskadi están vacías, aunque solo la mitad podría destinarse al alquiler social. https://t.co/FaNHljJqLD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak