Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“Saltillo” euskal eskola-itsasontzia Bresteko itsas jaialdian, 1.500 bela-ontzi klasikorekin batera

2016.eko uztailak 18
  • 30 herrialdetako itsasontziak bildu dira Bretainiako badian, Arku Atlantikoko itsas elkarretaratzerik handienean
  • Brest eta  Douarnenez arteko estropada
  • Ikasleei ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ematen dien 21 eguneko bidaia

 Brest, Bretainia, 2016/07/18

UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kirol Portuen laguntzarekin, kudeatzen du “Saltillo” euskal eskola-itsasontzia. Eskola-itsasontzi hori Bresteko portura (Bretainia) iritsi da, egun hauetan beste 1.500 bela klasikoko eta tradizionaleko itsasontzirekin batera nabigatu ondoren. Bresteko badian elkarretaratuko dira garai guztietako bela-ontzi mitikoen topaketa ospatzeko –lau urtean behin egiten den topaketa–. "Itsasoaren eta gaurko eta atzoko nabigazioaren ikurra da Brest” azaldu du Mikel Lejarza kapitainak. 

“Saltillo eskola-itsasontziak, eta bere tripulazioak, itsasontzi enblematikoekin batera nabigatu du, hala nola Recouvrance edo L'Hermion itsasontziekin. 30 herrialdetako baino gehiagoko itsasontziak bildu gara, eta Bresteko badia egun hauetan Arku Atlantikoko itsasontzien elkargunerik garrantzikoena bihurtzen da" zehaztu du Lejarzak. 

Saltillo eskola-itsasontziaren tripulazioa osatzen duten 14 ikasleek Brest 2016 jaialdiaren barruan antolatuta dauden itsas paradetan hartuko dute parte, baita “gaueko belen” ikuskizunean ere. 

Aste honetan, euskal itsasontziak Brest eta Douarnenez hirietako portuen arteko estropadan hartu du parte. Portu horretan atrakatuko dute, udalerri horretako jaialdian parte hartzeko. Bertatik Belle Ille-ra joko dute, Santurtzira iristeko eta gero Euskadiko eta Bizkaiko Golkoko portuetatik ohikoa den kostera egiteko. 

“Guztira 21 eguneko bidaia da. Ikasleek ikasturtean ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute bidai horretan, eta zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dute munduko nabigazioaren historia bizia” adierazi du Mikel Lejarzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko