Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Beroaren aurkako gomendioak Eusko Jaurlaritzaren betiOn telelaguntza sistemako 40.000 erabiltzaileentzat

2016.eko uztailak 17

Aurten ere, informazio-kanpaina bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Euskadiko Telelaguntza zerbitzuaren bidez hain zuzen, beroak sortutako arazoen berri emateko, eta halakoak hidratazio egokiaren bidez nola saihestu jakinarazteko.

BetiON zerbitzuak Euskadin bizi diren 85 urtetik gorako pertsonen %27a artatzen ditu; bada, zerbitzuaren 40.000 erabiltzaileei (39.976 maiatzean) zuzendu zaie kanpaina. Telelaguntza zerbitzua, pertsona adinduentzat egokia ez ezik, baliagarria da desgaitasunak nahiz buruko gaitzak dituzten pertsonentzat ere.

Hala, hilero jasotzen dituzten jarraipen-deiak –2.300 inguru, egunean– baliatuko dituzte arreta-guneko langileek, erabiltzaileen informazioa eguneratzeko eta haien egoera ezagutzeko, horrela, gomendio sinpleak emateko. Ura, egarririk gabe ere, hidratatzeko edatea lehenetsiko da.

Bero handiko hilabeteetan, honako gomendio hauek hartu behar dira kontuan:

Bero egiten duenean:

  • Edan ur ugari eta fruta-zukuak.
  • Saihestu janari beroak.
  • Ez edan edari alkoholdunik.
  • Sarri freskatu zaitez.
  • Jantzi arropa arinak: ez daitezela estuak izan, bai, ordea, kotoizkoak eta kolore argitakoak.
  • Erabili oinetako eroso eta transpiragarriak.

 Kalean:

  • 12etatik 17etara, saiatu kanpoaldean jarduerarik ez egiten.
  • Ez zaitez egon denbora luzez eguzkitan.
  • Eraman txapel edo txano bat, bai eta eguzkitako betaurrekoak eta abaniko bat ere.
  • Bila itzazu itzalpeak eta deskantsatu sarritan.
  • Erabil ezazu faktore altuko eguzki-krema.
  • Saihetstu itzazu beterik eta aire giroturik gabe doazen garraiobideak.

Etxean:

  • Eguzkia egiten duen orduetan, jaitsi itzazu pertsiana-toldoak.
  • Iluntzean, ireki leiho eta pertsianak.
  • Egon zaitez etxeko espazio freskoenetan.
  • Freskatu ezazu giroa haizagailuarekin, aire-girotuarekin, eta abarrekin.
  • bero gehien egiten duen orduetan, saiatu zaitez beroa sortzen duen tresnarik ez erabiltzen: esaterako, plantxa, labea...  eta ez egin ahalegin fisikorik.
  • Freskatu zaitez etengabe. Busti ezazu zure gorputza, batez ere, burualdea.

Era berean, telelaguntza zerbitzuko zintzilikaria sakatzeko eskatu nahi dizuegu erabiltzaileei, edonolakoa dela ondoeza ere, eta gogorarazi, zuen eskura dagoela betiON, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

Larrialdietako zerbitzu publikoekin koordinaturik, zerbitzu integrala eskaintzen du betiONek, pertsona duela ardatz. Zerbitzuaren gaineko informazioa lortzeko, edo eskaera egiteko, deitu 012 telefono-zenbakira edo kontsultatu www.gizartelan.ejgv.euskadi.net web gunea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau