Berriak Lehendakaritza

Mutrikuko olatuen plantak mugarri bat ezarri du olatuen energia berriztagarrien ekoizpenari dagokionez, 1 GWh baino gehiago sortzea lortu baitu

2016-07-18

Etengabeko sorkuntza izandako instalazioak bost urte bete ditu 

  • Ekoizpen berriztagarria banaketa sare orokorrera bideratzen da, eta urte batean 100 bat familiaren energia premiak ase edo betetzen ditu. 
  • Itsas teknologien ikerkuntzan ere zeresan handia du Mutrikuko azpiegiturak; geroago, itsasoan, gailu flotagarrietan, probatzen diren teknologiak, hain zuzen ere. 
  • Eusko Jaurlaritzaren E2030 Energia Estrategiak helburu handinahia du berriztagarrien bidezko sorkuntza elektrikoaz; izan ere, teknologia guztiak kontuan hartuta, Euskadin, 2030. urtean, kontsumituko den elektrizitatearen %19 eta energia eskari osoaren %21 berriztagarria izatea nahi du. 

 Mutrikuko olatuen energia plantak bosgarren urteurrena bete du abian jarri zenetik, eta denbora horretan errekor berri bat ezarri du energia elektrikoaren ekoizpenean, sarera bideratutakoa 1,3 GWh baino gehiago izan baita. Itsas energia berriztagarrien arloko mugarri horrekin batera, Mutrikuko azpiegitura saiakuntzak edo probak egiteko ere erabiltzen da, jadanik turbinen diseinu berriak probatzen ari dira.   

Bosgarren urteurrena dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak bisitatu du itsas instalazioa, Mutrikuko portuaren kanpoko dikean kokatuta dagoena. Harekin batera, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua izan dira bisitan. Horietaz gain, Mutrikuko Udaleko ordezkarien artean, José Ángel Lizardi alkatea izan da eta Pilar Urruticoechea Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia ere, instalazioaren arduraduna denez. 

Mugarria itsas energia berriztagarrien alorrean   

Mutrikuko itsas instalazioa, funtsean, elektrizitatea sortzeko planta komertzial bat da, olatuek duten energiaren aprobetxamenduan oinarritzen dena. Erakustaldiko planta horrek munduko errekorra lortu du ekoizpen elektrikoari dagokionez, 1,3 GWh (1.300.000 kWh) ekoitzi baitu. Elektrizitate hori banaketa sare orokorrera bideratu da zuzenean, zenbait lekutan aprobetxatzeko xedez, hala nola etxebizitzetan, industrietan, besteak beste. Helduak diren beste teknologia batzuekin alderatuta (eolikoa, ziklo konbinatuak), itsas ekoizpen hori txikia bada ere, orain arte ez da lortu halako elektrizitate kantitate bat, olatuen bidezko elektrizitatea sortzen duten beste planta batzuen aldetik. 

Itsas instalazio horrek elektrizitatea ekoizteaz gain, beste zeregin nabarmen bat ere badu: saiakuntza azpiegitura moduan erabiltzea, turbinen eta kontrol sistemen arloko teknologia berriak probatzeari begira. Izan ere, itsas teknologiak garapen fase betean daude, sistemetan hobekuntzak lortzeko eta hartara, eraginkorragoak, fidagarriagoak eta kostu txikiagokoak izatea. Hain zuzen ere, uda honetan, Oceantec izeneko euskal enpresa saiakuntzak edo probak egiten ari da Mutrikuko instalazioetan, OWC teknologia erabiltzen duen turbina berriarekin, itsaso zabalean saiakuntzak egin aurretik, haren errendimendua eta baliagarritasuna egiaztatze aldera. 

Beraz, itsasoak sortzen duen energia berriztagarria ustiatzeko xedez,  Mutrikuko itsas azpiegiturak agerian uzten du teknologiaren baliagarritasuna. Era berean, aprobetxamendu maila handiagoa izateari begira, esparru horretan egiten den ikerkuntza etorkizunaren aldeko apustua dela berretsi du. Izan ere, itsasoan dugun baliabide ugari horrek zailtasun handiak jartzen dizkigu erabateko aprobetxamendua erdietsi ahal izateko, korrosio, denboraleak eta horrelakoak izaten baitira tarteko.  

Aipatutako gai horietaz guztiaz sentsibilizatzeko asmoz, Mutrikuko planta bisitak hartzeko egokitu da, Gipuzkoako udalerri horretako turismo bulegoaren beste eskaintza batzuen artean. Urtean 1.500 pertsonak baino gehiagok bisitatzen dute itsas azpiegitura, ikastetxetako taldeak eta turistak gehienbat, munduan bakarra den planta hori ezagutzeko interesatuta daudenak. Horrekin batera, EEE Energiaren Euskal Erakundeak itsas energiaren alorrean diharduten unibertsitate, enpresa eta nazioarteko teknologoentzako bisita teknikoak antolatzen ditu. 

Mutriku, itsaso zabalaren ataria

Mutrikuko planta 2011. urtean inauguratu zen, kostaldeko herri horretako portua babesteko dikearen eraikuntza lanak amaitu eta gero, energia aprobetxamendu berriztagarriaren instalazioa bertan kokatuta. Itsas plantak ingelesez OWC (Ur Zutabe Oszilatzailea) siglez ezagutzen den teknologia du, guztizko potentzia instalatua 296 kW-ekoa da eta Tolosan berariaz edo ad-hoc egindako turbinak dauzka. Plantan egindako inbertsioa 2,3 milioi eurokoa izan zen. 

Europan sarera konektatuta funtzionatzen duen lehen itsas instalazio komertziala da. Badira munduan OWC teknologia erabiltzen duten beste bi instalazio ere; hala ere, instalazio horiek tamaina txikiagokoak izateaz gain, ikerkuntzari begira eratu ziren, batik bat. Beraz, ez dute jarraitutasunik energiaren ekoizpenean. Mutrikukoa aitzindaria izan da alor horretan, eta abian jarri izanaren prozesuari eta bertan burututako trebakuntza eta prestakuntza teknikoari esker, produkzioa areagotu egin da, elektrizitatea ekoizten diharduen urteko lan orduak gehitzearen ondorioz. Estimazio gisa, urtean 100 etxebizitzak behar duten energia elektrikoaz hornitzeko gai da itsas instalazioa. 

Etorkizunean, Mutrikuko plantaren arduradunek ekoizpen berriztagarriarekin jarraitzeko asmoa dute, eta, aldi berean, ikerketa-katean bere ezinbesteko ekarpena egiteko uste sendoari eutsiko diote, itsaso zabalean olatuen bidezko energia ekoiztea ekarriko duena, itsasoak bertan baitu energia gehien. Hala, Mutrikuko instalazioak aukera emango du turbinak eta tresnak “lehorrean” probatzeko kostu txikiagorekin, itsaso zabalean, gailu flotagarrietan, probatu aurretik. Azken proba horietako batzuk Bimep deritzon itsas ikerketarako instalazioetan egingo dira, Armintza-Lemoiz herrien kostaldearen aurrean daudenak. 

Energia Estrategia

Onartu berri den Eusko Jaurlaritzaren 2030eko Energia Estrategian, hain zuzen ere, energia berriztagarrien aldeko apustua eta alor horretan produkzio sektore berriak sortzeko bideak jorratzea da ardatz nagusietako bat. 

Ehun sozial eta ekonomikoaren bilakaera gogoan izanik, energia kontsumoa hobetzeari begira, energia berriztagarriek protagonismo handiagoa edukitzea aurreikusten da. Hala, helburua da Euskadin, 2030ean, kontsumituko den energia elektrikoaren %19 eta energia eskari osoaren %21 jatorri berriztagarrikoa izatea. 

 

13 iruzkin
  • @Chechu_Waves
    2016-07-20

    Comentario de Twitter:
    La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción mediante la energía renovable de las olas al gene... https://t.co/kwjA5YocJs

  • @IkaslanBizkaia
    2016-07-19

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Mutrikuko olatuen plantak mugarri bat ezarri du olatuen energia berriztagarrien ekoizpenari dagokionez, 1 GWh b... https://t

  • @FPeuskadi
    2016-07-19

    Comentario de Twitter:
    Mutrikuko olatuen plantak mugarri bat ezarri du olatuen energia berriztagarrien ekoizpenari dagokionez, 1 GWh b... https://t.co/qoU4uv8X41

  • @FPeuskadi
    2016-07-19

    Comentario de Twitter:
    La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción mediante la energía renovable de las olas al gene... https://t.co/qNXNwjX10Y

  • @GanNavarra
    2016-07-19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción al generar mediante las olas más de 1GWh ➡ https://t.co/rYN4tPLt

  • @gananzia
    2016-07-19

    Comentario de Twitter:
    La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción mediante la energía de olas al generar más de 1GWh https://t.co/WAnW28wlCd

  • @IngurumenEJGV
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Mutrikuko olatuen plantak mugarri bat ezarri du olatuen energia berriztagarrien ekoizpenari dagokionez ➡ https://t.co/2mxkyKfL

  • @IngurumenEJGV
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción al generar mediante las olas más de 1GWh ➡ https://t.co/rYN4tPLt

  • @romeotarrak
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción al generar mediante las olas más de 1GWh ➡ https://t.co/rYN4tPLt

  • @jescoin
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción al generar mediante las olas más de 1GWh ➡ https://t.co/2G7L5dF

  • @Gob_eus
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    Mutrikuko olatuen plantak mugarri bat ezarri du olatuen energia berriztagarrien ekoizpenari dagokionez ➡ https://t.co/2mxkyKfLdH

  • @markelgoierri
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción al generar mediante las olas más de 1GWh ➡ https://t.co/2G7L5dF

  • @Gob_eus
    2016-07-18

    Comentario de Twitter:
    La planta de las olas de Mutriku alcanza un hito de producción al generar mediante las olas más de 1GWh ➡ https://t.co/2G7L5dFhOc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)