
Eskuragarri dago Euskadiko ekosistemen zerbitzuen kartografia
Ekosistemen zerbitzuak kuantifikatzea eta kartografiatzea ezinbestekoa da ekosistemen zerbitzuen kontzeptua aintzat har dadin lurraldea antolatzeari eta modu iraunkorrean kudeatzeari buruzko erabakiak hartzean. Izan ere, zerbitzuak lurraldean nola banatuta dauden jakinez gero, oso informazio garrantzitsua izango dugu, batetik, kontserbatu eta/edo leheneratu behar diren eremuak identifikatzeko eta, bestetik, azpiegitura berderako lehentasunezko elementuak zehazteko. Horrenbestez, ekosistemen zerbitzuen kartografia egiteak izugarri lagunduko du paisaiaren kudeaketa iraunkorragoa mantentzen, babesten eta ahalbidetzen. Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuak Euskadi mailan egin du ekosistemen zerbitzuen kartografia, eta interesa duen edozein pertsona edo erakunderentzat eskuragarri jarri du Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
- More information:
Ecosystem Services Assessment of the Basque Country
-
2016-07-18
Comentario de Twitter:
Cartografía de servicios de #ecosistemas de #Euskadi a disposición de profesionales y personas investigadoras https://t.co/l9Jkr3dx1T -
2016-07-17
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Eskuragarri dago Euskadiko ekosistemen zerbitzuen kartografia profesionalentzat eta ikertzaileentzat ➡ https://t.co/9dDY0TG170