Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak enplegu-erregulazioko 40 espediente izapidetu zituen ekainean

2016.eko uztailak 15

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 40 espediente izapidetu zituen ekainean, aurreko hilean baino % 17 gutxiago. Espediente horiek 790 langile hartu zituzten eraginpean: 559 kontratuak aldi baterako etetearen ondorioz, 154 lanaldia murriztearen ondorioz eta 77 kontratuak hutsaltzearen ondorioz (kaleratze kolektiboak).

Izapidetutako 40 espedienteetatik, 20 etendurakoak izan ziren eta 559 langile hartu zituzten eraginpean; lanaldia murrizteko 15 espedienteek 154 langile hartu zituzten eraginpean; eta, azkenik, hutsaltzeko 5 espedienteek 77 langileren kaleratze kolektiboa ekarri zuten.

Ekainean ez zen enplegu-erregulazioko espedienterik izapidetu lehen sektorean (% 0,35), eta gainerako produkzio-sektoreak aurreko hiletako antzeko mailetan mantendu ziren: eraikuntza (% 16), industria (% 45) eta zerbitzuak (% 38).

Azkenik, gaur egun indarrean dauden eteteko eta murrizteko espedienteak 365 dira eta 4.591 langile hartzen dituzte eraginpean. Aurreko hiletan bezalaxe, hauek dira eragin handiena izan duten eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

 

 

OHARRA:

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian kontsulta daiteke enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) estatistika osoa:

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/eu/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/eu_esttraba/estadisticastrabajo.html

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)