Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Nizan gertatutako atentatua gaitzesten du

2016-07-15

Eusko Jaurlaritzak bart gauean gutxienez 84 hildako eragin dituen Frantziako Niza hirian gertatutako atentatua gaitzesten du.  Iñigo Urkullu lehendakariak biktimei eta, oro har, Frantziako herritarrei elkartasuna adierazi die eta, aldi berean, Europan bakean eta askatasunez bizitzeko Jaurlaritzak erakutsitako jarrera berretsi nahi izan du.

Lehendakariak eraso terrorista honen aurrean gaitzespena erakusteko adierazpen hauek Arrasateko Deba Garaia Ospitalea bisitatu duenean egin ditu. Beranduxeago, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den kontzentrazio isilean hartu du parte, sailburuekin eta Frabrice Delloye Frantziako kontsularekin batera.

Urkulluk jakinarazi du eraso bortitz honen aurrean "atsekabe sakona" helarazi diela Frantziako agintariei; halaber, atentatuaren biktimei eta Frantziako herritar guztiei elkartasuna adierazi die, “herri honek, berriro ere, basakeriaren erasoa jasan behar izan baitu”. 

“Eusko Jaurlaritzak eraso terrorista hau gaitzesten du eta, segurtasun-esparru komun batean, Europan bakean eta askatasunez elkarrekin bizitzearen aldeko apustua berresten du”, gaineratu du. 

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2016-07-15

    Comentario de Twitter:
    [CONDENA] El Gobierno Vasco condena el atentado de Niza ➡ https://t.co/d2Z6HLeUOg
    https://t.co/mNbIXY209r

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)