
Hizkuntza aniztasuna sustatzeko Sare Europarraren (NPLD) presidente Patxi Baztarrika, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteriaren Komisario Tibor Navracsics-ekin elkartu da
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren (NPLD) presidente eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak bilera izan du gaur goizean Bruselan Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteriaren Komisario Tibor Navracsics-ekin. Izan ere, Baztarrika, NPLD sare europarra eleaniztasunaren gainean garatzen ari den ekintzei buruz aritu da bileran. Bilera NPLDko presidente Baztarrikak eskatu du.
“NPLDren jarduera ildo nagusiak Europako Batzordearen jarduera ildo nagusiekin bat datoz”. Hauek izan dira Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteriaren Komisario Tibor Navracsics-en hitzak NPLDren presidente Patxi Baztarrikarekin Bruselan izandako bileran. Bilera horrek –NPLDko presidentearen lehendabiziko bilera izan da Komisarioarekin- NPLD sareak hizkuntza konstituzionalak, eskualde hizkuntzak eta estatu txikietako hizkuntzak sustatu eta laguntzeko lanetan egiten ari den lana ezagutzeko balio izan du.
Baztarrikak Europako Hizkuntza Aniztasunerako Bide Orria aurkeztu dio Komisarioari. Bide Orri honek –NPLD sareak Europako Parlamentuan aurkeztu zuen Bide Orria duela hilabete gutxi- datozen urteetan NPLD sareak garatuko dituen lan eta ekintzak jasotzen ditu. Gainera, aipatzekoa da Bide Orria 14 Estatu mailako eta eskualde mailako gobernuren, zenbait unibertsitateren eta elkarteren artean adostu dela. “Bide Orria abiarazten lagundu dezakegu eta kooperaziorako bideak ireki ditzakegu”, esan du Navracsics Komisarioak.
Baztarrikak, Europako agintarien partetik eleaniztasunaren gainean interesa apaltzen ari bide dela azaldu du eta aipatu du Europar Batasunean ofizialak ez diren zenbait hizkuntza –euskara, katalana, galesera, galegoa, korsikera…- Juvenes Traslatores edota IATE-ren datu base terminologikoa bezalako programa europarren barruan ez daudela. “Europako biztanleriaren txeragabetasuna handitzen doan honetan, oso garrantzitsua da Europak neurri politiko inklusiboagoak hartzea, komunitate linguistiko guztiek tokia izan dezaten eta proiektu europarrean berdintasunean parte hartu dezaten”, aipatu du Baztarrikak.
Navracsics Komisarioa irekia azaldu da Baztarrikak egin dituen eskaeren aurrean eta aurreratu du Europako Batzordearen datorren urteko lehentasunetako bat izango dela debatea sortzea goi mailako hezkuntzak duen garrantziaz hizkuntzen eta kulturen sustapenean. Izan ere, hizkuntzak eta kulturak motor ekonomikoaren, gizarte kohesioaren eta eskualde garapenaren iturri dira.
Zer da NPLD sarea?
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra (NPLD, ingelesez) hizkuntza konstituzionalez, eskualdeetako hizkuntzez edota estatu txikietako hizkuntzez osatutako sare europarra da eta eleaniztasun inklusiboa sustatzea du helburu. Mota askotako hizkuntzak hartzen ditu barruan: maila europarrean eta estatu mailan ofizialak diren hizkuntzak, –irlandera edota suediera, adibidez-, maila erregionalean partekatutako ofizialtasun erregimenean erabiltzen direnak –euskara, galesera, katalana…- eta babes gutxiago dutenak –bretainiera eta okzitaniera, beste batzuen artean-.
Nahiz eta heterogeneoak izan, NPLDko hizkuntza erkidego guztiek helburu komun bat duten hizkuntza txiki edota ertainak ordezkatzen dituzte. Helburu hau da Europako hizkuntza guztiak aintzat hartzen dituen eleaniztasun inklusiboa sustatzea eta, euren estatusa edozein delarik ere, hizkuntza guztiek garapenerako eta aurrera egiteko aukera izatea.
NPLD sarea 2007an sortu zen eleaniztasunaren esparruan ahots europar bat izateko beharrak eraginik. Gaur egun, eskubide osoko 14 kide -gehien-gehienak gobernu erregionalak, organismo publiko erregionalak edota estatu gobernuak (Irlanda) dira- eta 22 kide asoziatu –Europako zenbait herrialdetako unibertsitateak edota eremu urriko hizkuntzen sustapenean lan egiten duten elkarteak dira- ditu.
NPLD sareak aurrera eramango duen lana Europako Hizkuntza Aniztasunerako Bide Orriak markatzen du. Bide orri honen helburu nagusia da Europar Batasunaren hizkuntza aniztasunaren aldeko konpromisoa berrestea eta, segurtatzea, aldi berean, Europan erabiltzen diren hizkuntza guztiak laguntza eta sustapena behar duten balio komun bezala kontsideratu daitezela.
NPLD sarearen kideak:
oEskubide osoko kideak
|
||
Erakundea |
Hizkuntza |
Estatu Kidea |
Irlandako gobernua |
Gaelikoa |
Irlanda |
Finlandiako suediarren biltzarra |
Suediera |
Finlandia |
Bretainieraren Erakunde Publikoa |
Bretainiera |
Frantzia |
Korsikako Gobernua |
Korsikera |
Frantzia |
Galiziako Xunta |
Galiziera |
Espainia |
Kataluniako Generalitatea |
Katalana |
Espainia |
Valentziako Gobernua |
Katalana |
Espainia |
Frisiako Gobernua |
Frisiera |
Herbehereak |
Galeseko Gobernua |
Galesera |
Erresuma Batua |
Eusko Jaurlaritza |
Euskara |
España |
Bizkaiko Foru Aldundia |
Euskara |
España |
Nafarroako Gobernua |
Euskara |
España |
Trento Probintziako Gobernua |
Ladinoa |
Italia |
Friuli Venezia Giuliako Gobernua/Friulierarentzako Agentzia |
Friuliera |
Italia |
NPLD sarearen kide asoziatuak
|
||
Erakundea |
Hizkuntza |
Estatu Kidea |
Fryske Akademy |
Frisiera |
Herbehereak |
EDESSA Macedonian Education and Culture in Greece |
Mazedoniera |
Grezia |
Bangor University |
Galesera |
Erresuma Batua |
Glór Na nGael |
Gaelikoa |
Irlanda |
URDD Gobaith Cymru |
Galesera |
Erresuma Batua |
Cornish Language Partnership |
Kornubiera (Cornualles) |
Erresuma Batua |
Europeesk Buro Foar Lytsen Talen (EBLT) |
Frisiera |
Herbehereak |
Hecla Consulting |
Gaelikoa |
Erresuma Batua |
Iaith Cyf |
Galesera |
Erresuma Batua |
Welsh National College |
Galesera |
Erresuma Batua |
Aurten Bai |
Euskara |
Espainia |
Cardiff University |
Galesera |
Erresuma Batua |
Noregs Mallag |
Nynorsk |
Noruega |
Institut d’Estudis Occitans |
Okzitaniera |
Frantzia |
University of the Highlands and Islands/Soillse |
Gaelikoa |
Erresuma Batua |
Stockholm University |
Suediera |
Suedia |
The Archives of the Swedish Finns |
Suediera |
Finlandia |
Conseil départemental du Finistère |
Bretainiera |
Frantzia |
Soziolinguistika Klusterra |
Euskara |
Espainia |
Convergéncia Occitana |
Okzitaniera |
Frantzia |
University of Wales |
Galesera |
Erresuma Batua |
Welsh Language Initiative |
Galesera |
Erresuma Batua |
-
2016-07-14
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Patxi Baztarrika se ha reunido con el Comisario de Educación, Cultura, Juventud y Deporte, Tibor Navracsics ➡ https://t.co/yzIs…