Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak harrera egin die gaur goizean Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan dominak lortu dituzten ertzainei

2016.eko uztailak 15

Ertzaintzaren ordezkaritzak 34 domina lortu ditu Huelvan egin den azken ekitaldian

Iñigo Urkullu lehendakariak, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak harrera egin diete gaur goizean Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartu duten eta domina lortu duten hemeretzi ertzainetatik hamahiruri. Jokoak Huelvan izan dira ekainaren 11tik 19ra bitartean.  

Guztira hemeretzi ertzainek, hiru emakumezkok eta hamasei gizonezkok, hartu dute parte aurten Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan. Hainbat modalitatetan eta kategoriatan hartu dute parte.

Ertzaintzaren ordezkariek beste batzuetan ere hartu dute parte mota horretako lehiaketetan. Aurtengo Joko hauetan guztira 34 domina irabazi dituzte, 11 urrezkoak, 14 zilarrezkoak eta 9 brontzezkoak.

Atletismoko hainbat modalitatetan dominak irabazteaz gain (erdi-maratoian, 100 metroetan, 400 metro hesietan, 800 metroetan, erreleboetan, eta abar), txirrindularitzan, judoan, taekwondoan eta eskaladan ere lortu dituzte dominak.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak harrera egin die Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan dominak lortu dituzten ertzainei ➡ https://t.co/CJ0hoYpZEW

  • @EVALOPEZT
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu recibe a las y los ertzainas medallistas en los Juegos Europeos de Policías y Bomberos ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu recibe a las y los ertzainas medallistas en los Juegos Europeos de Policías y Bomberos ➡ https://t.co/XBqNMn8obr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)