Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Debagoienako ospitalea bisitatu du, Joint Commission-en ospe handiko egiaztagiria euskadin lortu duen lehena; esi bereko Oñatiko osasun zentroak ere lortu du lehenbizikoz

2016.eko uztailak 15

Debagoiena ESIko Lehen-mailako Arretan zein Espezializatuan diharduten profesionalekin batzartu da bertan Iñigo Urkullu, zoriondu ez ezik, pazientearen segurtasuna eta prozesu klinikoetako arriskuen murrizketa egiaztatzen dituen nazioarte-mailako agiria lortzeko burutu den prozesuaren berri jasotzeko

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkullu, Osasuneko sailburu Jon Darpón, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria eta Debagoieneko ESIko zuzendari kudeatzaile Andoni Arcelay alboan zituela, Debagoienako Ospitalean izan da gaur goizean eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du Joint Commision erakundearen nazioarte-mailako egiaztagiria lortzeko gauzatu den ebaluazio-prozesua.

Debagoienako ESIaren erreferentzia-ospitalea den zentro honetako profesionalekin izandako lan bileran, Lehendakariak pertsonalki zoriondu ditu eta eskerrak eman dizkie egunero egiten duten ahalegin eta lanarengatik. Gauza bera adierazi du, ESI honetan bertan kokatzen den Oñatiko Lehen-mailako Arretako Unitateko langileei buruz, eurek ere lortu baitute egiaztagiri bera eskuratzen duen lehen euskal osasun zentroa bilakatzea.

Bi kasuetan, hauxe azpimarratu du Urkullu Lehendakariak: “Euskal Osasun Sistema Publikoaren kalitate zein segurtasun maila altua aitortzen duen nazioarteko agiri hau lortu ahal izateko giltzarria, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratua osatzen duten profesional guztien inplikazio sutsua izan da, zalantza izpirik gabe”.  Aipaturiko ESIa da, izan ere, Eusko Jaurlaritzak hautaturikoa, ekimen hau abian jartzeko, gero Osakidetzako sare osora hedatzeko asmotan.

Gaur egun, osasun-egiaztapenetan, munduan ez dago Joint Commisionek adina esperientzia duenik. 50 urtetik gora daramatza osasun-erakundeen eta erakunde soziosanitarioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeari emana. Gaur-gaurkoz, munduan 20.000 erakunde egiaztatu ditu, tartean, egiaztapena lortu berri duen Oñatiko Lehen-mailako Arretako Unitatea, nazioarte-mailako egiaztapena eskuratu duen Osakidetzako lehena; baita, esan bezala,  Debagoieneko Ospitalea  ere.

Egiaztapena emateko, Jointek arretaren kalitatea eta pazientearen segurtasunari buruzko alderdiak, prozesu klinikoetako arriskuen murrizketa eta kudeaketa dinamiko eta parte-hartzailean oinarritutako eredua aztertu ditu.

Zehazki, zerbitzuen eta arretaren kudeaketaz gain, honakoak ere aztertu ditu: pazienteen identifikazio zuzena, profesionalen komunikazioaren eraginkortasuna, arrisku handiko medikazioaren gaineko segurtasuna, osasun-arretari loturiko infekzioen arriskuen murrizketa edota pazienteen erorikoei loturiko lesioen arriskuen murrizketa. Guztiak ere pazientearen segurtasunari buruzko nazioarte-mailako helburuak dira.

Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat, kalitatea segurtasunean datza, baita arreta-prozesuen eraginkortasuna ere, eta, hala, 2013-2020 aldirako Osasun Planak zehaztutako jarduketa-ildo lehenetsietako bat da.  Osakidetzaren 2013-2016 aldirako Pazientearen Segurtasunerako Estrategiari loturiko proiektuak garatuta, eta EAEko erakunde sanitarioetan arreta emandako pertsonen segurtasun-bermeen esparrua zehaztuen duen pazienteen segurtasun-neurriei buruzko Dekretu onartu berriak kontuan hartuta, Euskadi puntako eskualdeetako bat da Europan, adinako pazientearen onerako segurtasun-neurrien arloan.

Hori horrela, Osasun Sailak era koordinatuan eta sarean lan egiten jarraituko du, Osakidetzako erakunde guztietan segurtasun-maila gorena lortzera bideratutako jardunbide egokiak partekatzeko eta proiektuak gauzatzeko. 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El lehendakari visita el Hospital Alto Deba, primero en lograr la prestigiosa acreditación de la Joint Commission ➡ https:…

  • @jeslarra
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Urkulluk Debagoienako Ospitalea bisitatu du, Joint Commissionen ospe handiko egiaztagiria Euskadin lortu duen lehena➡https…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk Debagoienako Ospitalea bisitatu du, Joint Commissionen ospe handiko egiaztagiria Euskadin lortu duen lehena➡https://t.co/0ffdRiCD2t

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el Hospital Alto Deba, primero en lograr la prestigiosa acreditación de la Joint Commission ➡ https://t.co/xnySa5LoKX

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk Debagoienako Ospitalea bisitatu du, Joint Commissionen ospe handiko egiaztagiria Euskadin lortu duen lehena➡https://t.co/zj4INu1cG0

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el Hospital Alto Deba, primero en lograr la prestigiosa acreditación de la Joint Commission ➡ https://t.co/4Vwpxafh9Z

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el Hospital Alto Deba, primero en lograr la prestigiosa acreditación de la Joint Commission ➡ https://t.co/v81OdAjxSm

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk Debagoienako Ospitalea bisitatu du, Joint Commissionen ospe handiko egiaztagiria Euskadin lortu duen lehena➡https://t.co/3DHDTtRoIE

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk Debagoienako Ospitalea bisitatu du, Joint Commissionen ospe handiko egiaztagiria Euskadin lortu duen lehena➡https://t.co/ck7iAzmV7b

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el Hospital Alto Deba, primero en lograr la prestigiosa acreditación de la Joint Commission ➡ https://t.co/yML6Gtv2zU

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk Debagoienako Ospitalea bisitatu du, Joint Commissionen ospe handiko egiaztagiria Euskadin lortu duen lehena➡https://t.co/wySKCcvFFC

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el Hospital Alto Deba, primero en lograr la prestigiosa acreditación de la Joint Commission ➡ https://t.co/dqVI4KisQb

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)