Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du, euren eskubideen aitorpenean eta genero identitatearen ondoriozko diskriminazio ezan aurrerapausoak emateko
Hezkuntza-, gizarte- eta osasun-esparruetan hainbat jardunbide burutzeko gomendatzen du, transexualitatea ez patologizatzeko eta egoera horretan dauden pertsonen kolektiboa ez estigmatizatzeko helburuarekin
Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Guillermo Viñegra Osasun sailburuordeak “Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko gida. Hezkuntza-, gizarte- eta osasun-esparruetatik gomendatutako jokabideak” izeneko gida aurkeztu dute gaur Gasteizen.
Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 12ko 14/2012 Legea betetzeko argitalpena izateaz gain, legezko obligazio soila baino haratago doa, Eusko Jaurlaritzaren iritziz “betebehar etikoa” delako. “Gure ustez pertsonen duintasunaren errespetua funtsezko giza eskubide bat da. Eskubide horrek norberak askatasunez erabakitzeko aukera ematen du eta, era berean, pertsona bakoitzaren sexu-identitatea barne hartzen du, sexu hori jaiotzean emandako sexuarekin bat ez etorri arren”, gaineratu du.
Amilibia, Aurrekoetxea eta Viñegra bat etorri dira, zoritxarrez, gaur egun, transexualitate-egoeran dauden pertsonek kolektibo zaurgarria osatzen dutela adieraztean; eta hala jasota dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpenean. Hain zuzen ere, azpimarratu dutenaren arabera, zaurgarritasun horrek politika publiko espezifikoak eskatzen ditu, pertsona horiek euren gizabidezko eskubideak eta betebeharrak gauzatzean jasa dezaketen edozein diskriminazio ezabatzeko.
“Argi eta garbi esan behar da: Transexualitatea ez da desoreka bat, ez buruko gaixotasun bat, ezta soziopatia bat ere. Dibertsitate-gertaera bat da. Giza dibertsitatearen beste aldagai bat. Txikitatik azal daiteke eta, askotan, hezkuntza-, gizarte- eta osasu-esparruen arreta koordinatua eskatzen du”, adierazi zuten.
Aipatutako 14/2012 Legeak pertsona transexualen osasun-arretarako gida kliniko bat argitaratzeko eskatzen badu ere, Eusko Jaurlaritzak erabaki du, atal horretaz gain, hiru esparruak barne hartzea: sanitarioa, soziala eta hezkuntzari lotutakoa. Era horretan, dokumentu bakar batean, jarduketa eta gomendio guztiak modu integralean landuko dira.
Gida hau lan-talde batek idatzi du. Lan horretan, gainera, gaiarekin zerikusia duten pertsonek (euren elkarteen bitartez), Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak (gaur prentsaurrekoan dauden hiru sailen bitartez) hartu dute parte. Helburua ahalik eta ikuspegi eta sentsibilitate gehienak bertan egotea zen; horregatik, taldeko kideek profil diferenteak dituzte, bai ezagutza-, esperientzia- eta eskuduntza-arloei (elkarteak, teknikariak, klinikoak, kudeatzaileak eta zuzendariak…) dagokienean, bai ordezkatzen dutenari (erakundeak, zientzia-elkarteak…) dagokionean.
Osasun-esparruari lotuta Gidan bildu diren gomendioei –berrogeita hamar inguru– dagokienean, Guillermo Viñegra sailburuordeak transexualitatea despatologizatzeko egin den ahalegina azpimarratu du. “Ziur gaude transexualitatea eta generoko beste adierazpen batzuk ez direla gaixotasunak. Hala ere badakigu pertsona transexual gehienek osasun-zerbitzuak behar dituztela euren eskubide funtsezkoenak askatasunez burutzean egunero aurkitzen dituzten oztopoak gainditzeko”, adierazi du.
Hezkuntza-esparruari dagokionean, Arantza Aurrekoetxea sailburuordeak aipatu du garrantzitsua dela ikasgeletan ematen den edozein dibertsitate motari eskola inklusiboaren ikuspegitik erantzutea, ikasle guztiak seguru, onartuta, lagunduta sentitzeko, eta normaltasunetik diferentea izateko eskubidea gauzatu ahal izateko eta eskolako helburuak lortzeko. Hezkuntza-ekintzaren barruan kokatuta dagoen laguntza hori gauzatzeko, kasu guztietan eta trans ikasleen kasuan bereziki, ikastetxearen eta familien, eta komunitateko gainerako arloen arteko koordinazioa eta elkarlana behar da.
Bestalde, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak Berdindu! zerbitzu publikoaren balioa azpimarratu du. Zerbitzu hori “LGTBI esparruko elkarteek kudeatzen dute, eta pertsonei babes emozionala eta soziala ematen die, gainerako pertsonen eskubide berberekin, pertsona horiek gizarteratzeko behar duten adore emozionala eskura dezaten lagunduz.” Amilibiak gogoratu duen moduan, zerbitzu honek “arreta ibiltaria ere ematen die transei. Zerbitzuak erabiltzaileari hau bizi den lekuan bertan bere sexu-identitate bera duen transexual baten arreta jasotzen laguntzen dio”.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a
-
2016-08-05
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/Hh32vprlWW https://… -
2016-07-26
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/rB7onwY1Um https://t.co/jtx81TPzSF -
2016-07-26
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/VHSL2rfSrH https://t.co/cBTtHJCExG -
2016-07-23
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas Transexuales https://t.co/tatdIrusW5 #LGTB -
2016-07-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/JUkkPAVpR8 https://t.co/X8caJ34… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/JUkkPAVpR8 https://t.co/X8caJ34… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @OSIArabaESI: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/QVh4hbebFu https://t.c… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/XcCsTwokIS https://t.co/5nV… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/JUkkPAVpR8 https://t.co/X8caJ34… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @OSIArabaESI: Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/a4A6B40xWa https://t.co/iF… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/Hh32vprlWW https://t.co/Ao7be7jrAZ -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/DS59BcIqgp https://t.co/nB670lNI6P -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/DS59BcIqgp https://t.co… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/Hh32vprlWW https://… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/Hh32vprlWW https://… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak Pertsona Transexualen Arreta Integralerako Gida argitaratu du ➡ https://t.co/tLVn7WPJXW https://t.co/oOOy52fyRI -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/2lpn5OHtaK -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/Hh32vprlWW https://… -
2016-07-22
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco publica una Guía de Atención Integral a las Personas #Transexuales ➡ https://t.co/Hh32vprlWW https://…