Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Gasteizko Nazioarteko Zuzenbide Ikastaroetako ikasleei eta arduradunei harrera egin die

2016-07-14

Iñigo Urkullu lehendakariak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justizia sailburua lagun zuela, Gasteizko Nazioarteko Zuzenbide Ikastaroetako ikasleei eta arduradunei harrera egin die Lehendakaritzan. Lehendakariak esan du Euskadik “etorkizun politiko berri bati begiratzen diola” bere nazio-estatusa aitortua izateko eta “Estatuen gaur egungo Europa gaindituz” egoera berria eraikitzeko helburuarekin. 

Lehendakariak nazioarteko ikuspuntutik Eusko Jaurlaritzak bizi izan dituen gertaera garrantzitsuak aipatuz hasi du bere hitzaldia. Horren haritik, errefuxiatuek bizi duten dramaren inguruan egindako Europari buruzko adierazpen instituzionala gogoratu du; hala, EBren proiektu komunaren sorrerako balioak eta bere espiritu humanista berreskura daitezen eta nazioarteko zuzenbidearen legeria bete dadin eskatu du. 

Nazioarteko atentatu terroristak, Europar Batasunaren esparruan segurtasuneko politika komun batean aurrera egiteko beharra, eta bizikidetzaren kultura sustatuko duten neurriak abian jartzea ere aipatu ditu. Lehendakariak gogoratu du Eusko Jaurlaritza Parisko Klimaren Gailurrean egon zela eta 2050erako berotegi-efektuko gasen emisioak % 80 murrizteko konpromisoa hartu zuela. 

Arlo politikoari dagokionean, Urkulluk Estatus Berri baten aldeko apustua berretsi du. Estatus horrek, Estatuarekin adostutako itun baten bitartez, euskal autogobernurako adostutako itunaren eguneratzea ekarriko luke. “Gaur egun Euskadik bere nazio-estatusa aitortua izateko helburua duen beste etorkizun politiko bat du helburu”, adierazi du Lehendakariak, eta “Estatuen gaur egungo Europa” gainditu beharra dagoela gaineratu du.

Arlo ekonomikoan, “ekosistema propioa eta lehiakorra” sustatzearen alde agertu da, euskal enpresek merkatu globalean sartzeko aukera izateko. Horren haritik, duela gutxi Munduari Begira jardunaldian aurkeztutako nazioarteko bihurtzeko euskal estrategia oso garrantzitsua dela esan du. 

2 iruzkin
  • @asantamariajor1
    2016-07-14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakariak Gasteizen Nazioarteko Zuzenbide ikastaroa egin duten kideak hartu ditu ➡ https://t.co/gs8n8VENoz https://t.co/S5

  • @Gob_eus
    2016-07-14

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari ha recibido al alumnado y responsables de los Cursos de Derecho Internacional de Vitoria-Gasteiz ➡ https://t.co/Tb8iJ91BLi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)