Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak adierazi du polizia-gehiegikerien biktimei buruzko Legearen gaineko akordioa EAJ eta PSE alderdiek adostutako "jatorrizko proposamenean" oinarritzen dela

2016.eko uztailak 14

Radio Euskadi-n egin diote elkarrizketa Eusko Jaurlaritzako bozeramailerari

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justizia sailburua pozik agertu da 1978 eta 1999 urteen artean polizia-gehiegikerien biktimak aitortzen dituen legea aurrera ateratzeko EAJ eta PSE alderdiek lortutako akordioarekin. Hala ere aitortu du Espainiako gobernuak beti duela Eusko Legebiltzarraren edozein akordioren aurrean errekurtsoa jartzeko aukera. Erkorekaren iritziz akordio “logikoa" da, lege honi forma eman zioten erabaki politiko guztien oinarria bi alderdi hauek sustatu zutelako. Hala ziurtatu du gaur Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. 

Legea uztailaren 28an onartu nahi bada, orain erronka beste alderdi batzuen babesa lortzea edo, gutxienez, haiek aurka ez bozkatzea dela adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak. Hala ere, Erkoreka kezkatuta agertu da, Legebiltzarrean adostasun zabala egon arren, funtzioetan dagoen Espainiako gobernuak arautegiaren aurrean errekurtsoa jartzeko aukera balia dezakeelako.  Horren haritik, Mariano Rajoyren legealdia “birzentralizatzeko joera zorrotza” erakusteagatik nabarmendu dela gogoratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.  “Apelatzekoa den guztiak jada badu Gobernu zentralaren helegite-mehatxua. Izan ere, bere ibilbidearen amaieran birzentralizatzeko ahalegin horri amaiera bikaina eta koherentea jartzen ari zaio helegite ugari ipiniz”, gaineratu du.

Madrilen gobernua osatzeko negoziazioei buruz galdetuta, bozeramailearen iritziz Espainiak gobernu bat edukitzeko “premia handia” dauka, arazo ekonomikoei eta aurrekontuekin lotutakoei aurre egiteko. Hortaz, azken egunetan "urrats txiki batzuk" ematen ari direla ikusirik, hirugarren hauteskundeak ekidin daitezkeela uste du. Edonola ere, Espainiako gobernu berriari Euskadiren arazoei arreta jartzeko eskatzen dio.

ACB SESTAO 

ACB Sestao zabaltzeko aukeraren inguruan, Erkorekak azpimarratu du erabakia enpresa beraren esku baino ez dagoela, eta, beste edozein industriaren kasuan bezala, Eusko Jaurlaritza Europar Batasunaren esparruan eman daitezkeen laguntzetan parte hartzeko prest dagoela berretsi du; hala ere, enpresa horren galerak laguntzekin estaltzea “juridikoki onartezina” dela esan du. Dena dela, enpresarekin edukitzen ari diren harremanen barruan, datorren astean berriko bilduko direla iragarri du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El portavoz del Gobierno Vasco, @jerkoreka​, ha sido entrevistado en Radio Euskadi. Puedes ver la entrevista aquí ➡ https://t.c

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El portavoz del Gobierno Vasco, @jerkoreka​, ha sido entrevistado en Radio Euskadi. Puedes ver la entrevista aquí ➡ https://t.c

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El portavoz del Gobierno Vasco, @jerkoreka​, ha sido entrevistado en Radio Euskadi. Puedes ver la entrevista aquí ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    El portavoz del Gobierno Vasco, @jerkoreka​, ha sido entrevistado en Radio Euskadi. Puedes ver la entrevista aquí ➡ https://t.co/5I8GixSURR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)