Berriak Lehendakaritza
Eu

Egoera ekonomikoaren pertzepzioa hobetu da, nahiz eta krisi aurreko mailara ez den iristen

2016.eko uztailak 13

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetako azken Euskal Soziometroa argitaratu du.

Egoera ekonomikoaren pertzepzio positiboak 2013tik datorren goranzko joerari eusten dio, nahiz eta oraindik krisi aurreko balioetara, 2008aren aurrekoetara, itzultzetik urrun egon. 2013an egoera ekonomikoaren pertzepzio positiboa %20koa zen eta gaur egun %42ra igo da, azken Euskal Soziometroaren arabera. Ikerketa honen gai nagusiak izan dira etorkizunarekiko euskal herritarren jarrerak; Euskadiren etorkizuneko irudia eta erronkak. Landa-lana 2016ko maiatzaren 23tik ekainaren 2ra bitartean egin zen.

Euskal herritarrek EAEko ekonomiari buruz duten iritzia (%42ko balorazio positiboa), Europar Batasuneko herritarrek beren herrialdeko ekonomiari buruz duten batez bestekoaren antzekoa da (%40koa) eta Espainiako herritarrek euren egoerarekiko dutena (%9) baino askoz hobea.

Euskadin Espainiako egoera ekonomikoari buruzko iritzia askoz okerragoa da. Balorazio positiboa berriro jaitsi da pixka bat, 2013tik zetorren goranzko joera arina hautsiz. EAEko herritarren%7k bakarrik uste dute Espainiako ekonomiaren egoera ona edo oso ona dela; 2013an %3koa zen portzentaje hori.

Egoera politikoaren pertzepzioari dagokionez, EAEko herritarren artean zatiketa handia dago: %47k uste dute txarra edo oso txarra dela, %43k ona edo oso ona dela uste duten bitartean. Espainiako egoera politikoari buruzko iritziaren datua 2003tik gaur arte jasotako okerrena da, %90ek uste dute txarra edo oso txarra dela.

Lan merkatuarekin lotutako arazoek jarraitzen dute euskal herritarren kezka nagusi izaten (%80k aipatu dute hiru arazo nagusien artean). Oso atzetik datoz arazo ekonomikoak (%21), egoera edo gatazka politikoa (%13) eta laugarren tokian, zerbitzu publikoen funtzionamendua, hedadura eta laguntzekin lotutako arazoak, orain arteko portzentaje altuenarekin, %12.

Ustelkeria eta iruzurra arazo nagusitzat aipatzerakoan deigarria da EAEko eta Estatuko herritarren arteko aldea; EAEn herritarren %7k bakarrik aipatu dute, eta Estatuan (CISen datuen arabera) %45ek.

Jarraitu irakurtzen

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agsb_bilbao
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Mejora la percepción de la situación económica aunque sin alcanzar los valores previos a la crisis ➡ https://t.co/I

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Mejora la percepción de la situación económica aunque sin alcanzar los valores previos a la crisis ➡ https://t.co/I

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Mejora la percepción de la situación económica aunque sin alcanzar los valores previos a la crisis ➡ https://t.co/I

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Mejora la percepción de la situación económica aunque sin alcanzar los valores previos a la crisis ➡ https://t.co/I

  • @AzalgorriBilbao

    RT @Irekia: #Soziometroa Egoera ekonomikoaren pertzepzioa hobetu da, nahiz eta krisi aurreko mailara ez den iristen ➡ https://t.co/mYCvPKIJ

  • @eajpnvparlament

  • @BarandiaranJ
    2016.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Mejora la percepción de la situación económica aunque sin alcanzar los valores previos a la crisis ➡ https://t.co/I

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)