Berriak Lehendakaritza
qrcode

Loiolako geltoki berria itxura hartzen doa, atondoa osatuko duten habeak jarrita

2016-07-13

Iñigo Urkullu lehendakariak bide-zubi gaineko geltoki berria bisitatu du gaur goizean

Iñigo Urkullu lehendakariak Loiolako geltoki berriaren eta bide-zubiaren lanak bisitatu ditu gaur goizean, atondoa osatuko duten habeak jartzeko fasearen betetzearekin batera. Donostiako hiriko auzo honi zerbitzua emango dion trenbideko terminal berria 2017ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan.

Urkullurekin batera, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Eneko Goia alkateak, Garraio sailburuorde Antonio Aizek, Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Anguloketa ETSeko eta Euskotreneko zuzendari José Luis Sabasek eta Imanol Lezak berrogei minutu inguruko ibilbidea burutu dute. Loiola Bizirik Auzo Elkarteko kideek bisitan parte hartu dute ere. Izan ere, lanen zuzendaritzak harreman estua mantentzen du elkarte horrekin, lanen garapenaren eta geltoki ondoko bizilagunek paira ditzaketen kalteen inguruko informazioari dagokionean.

“Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen proiektu hau burutzearekin batera helburu hirukoitza beteko da: trenbideko zerbitzua hobetzea; trenaren hiri-integrazioa hobetzea Loiolatik igarotzean; eta 10.000 metro karratu berri, erabilera publikoko gune berri ugari ematea Loiolari", adierazi du lehendakariak.

Euskal Trenbide Sarea (ETS) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Saileko erakunde publikoak proiektu honen gauzatzea zuzentzen du. Zerbitzuaren berrirekiera -geltoki berria- 2017ko lehen zatirako aurreikusita dago, urbanizazio lanak urte horretako erdialdera arte luzatuko badira ere.

Trenbideko zerbitzua uneoro mantendu da lanetan zehar, 2015eko uztailean martxan jarri zen behin-behineko geltokiaren eraikuntzari esker. Urkullu lehendakariak esan duenez, "Loiolako geltoki berriaren eraikuntzan Eusko Jaurlaritzak eta ETS trenbideko azpiegituretarako enpresa publikoak izan duten esperientziak frogatu duenez, beharrezkoa, gertukoa eta gardena den lan oro positiboa da beti, edozein lanak sortzen dituen eragozpenak gorabehera. Eta are gehiago, auzo honen bizilagunen ekarpen eta partaidetza positiboa bezalakoa izaten denean”.

Loiola auzoa erdialdearekin eta Donostialdea osoarekin lotzeaz gain, geltoki berria auzo beraren lokarria bilakatuko da eta 100 urte luzez trenbideak sortu duen banaketarekin bukatuko du. Geltokia eta bide bikoitzeko trazadura bide-zubi baten gainean diseinatu zirenez, egungo trintxera desagerrarazi eta Lorategi Hiria behin betirako lotuko zaio beste auzo guztiari.

Eta egungo trenbideko trazadurak suposatzen duen hirigintzako oztopo horren desagerpenari esker, hain zuzen ere, 10.000 m2 berri berreskuratuko dira erabilera publikorako. Berdeguneak, haurrentzako jolasak, bidegorria, bizikletentzako aparkalekua, atsedenlekuak, biztanleen erabilera eta gozamenerako. Urbanizazio-proiektua eta bere finantzazioa Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko metroaren azterlanen eta proiektuen jarraipenerako eta koordinaziorako erakundeen arteko batzordearen baitan lortu duten akordioaren fruitu dira.

(*) Hemen irakurri oharra

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-07-13

    Comentario de Twitter:
    Visita del lehendakari a la nueva estación de Loiola, que coge forma con el montaje de las vigas del vestíbulo ➡ https://t.co/SdFZhFkU73

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-07-13

    Comentario de Twitter:
    Loiolako geltoki berria itxura hartzen doa, atondoa osatuko duten habeak jarrita. Lehendakariak lanak bisitatu ditu➡ https://t.co/lv7FMXoK8Y

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia