Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eraikinen kalitate akustikoaren kontrola arautzen du

2016.eko uztailak 12

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Eraikingintzaren Kontrol Akustikoari buruzko Agindua argitaratzen du gaur.

Eusko Jaurlaritzak eraikingintzaren kalitatearen kontrolari buruz dituen eskumenak garatzeko, agindu horrek Eraikingintzaren Kode Teknikoan (EKT) ezarritako eraikinen portaera akustikoaren eskakizunak betetzea egiaztatzeko kalitate-kontrola eta gutxieneko protokoloa arautzen ditu, saiakuntza motei eta erabilera-unitateen kopuruaren arabera eraikinetan egin beharreko laginketa kopuruei dagokienez. Halaber, laginketaren ondorioetarako barrutiak hautatzeko jarraibideak eta lortutako emaitzak baloratzeko hainbat irizpide ezartzen ditu.

Eraikingintzaren Kode Teknikoa eraikin eraiki berrien eta horien instalazioen oinarrizko kalitate-eskakizunak ezartzen dituen esparru arauemailea da, baita lehendik dauden eraikinetan egiten diren esku-hartzeenak ezartzen dituena ere. “DB HR Zarataren aurkako babesa” oinarrizko dokumentuaren bitartez zehazten dira parametro objektiboak eta egiaztapen-sistemak.

Agindu berria indarrean jartzen denean, gauzatutako obraren kalitatea egiaztatzeko sistema objektiboa eskainiko du araudi horrek. Hori dela-eta, gure autonomia-erkidegoan egiten diren obra guztiek gutxienez saiakuntza akustiko jakin batzuk egin beharko dituzte, eraikinaren portaera akustikoa betetzea bermatzera bideratuak, erabiltzailearen bizi-kalitate hobearen mesedetan.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco regula el control de la calidad acústica de las edificaciones https://t.co/hJvnLigqXC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)