Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Gobernu Kontseiluak bere egin du ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua (Gobernu Bilera 2016-07-12)

2016.eko uztailak 12

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran bere egin du ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua. Izan ere, dokumentu honek, ‘20 urteko perspektiban, zer?’ galderari erantzun bat eman nahi dio. Dokumentuak euskararen garapen iraunkorraz dihardu eta euskararentzat nahi dugun etorkizunaz gogoeta jasotzen du.

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) delakoaren diagnostikoa sakontzeko AMIA dokumentuaren eztabaidaren harira, Euskara 21 Batzorde-ataleko hainbat kidek hala eskatuta, “eta orain, 15-20 urteko perspektiban, zer?” galderari erantzun bat emango zion txostena idazteko egin zen. Euskararentzat nahi dugun etorkizunaz gogoeta jasotzen zuen dokumentuak, eta hizkuntza hitzarmen sozial eta politikoa indarberritzeko zutabe nagusiak eta lehentasunen marko bat proposatzen zituen.

Hasiera batean, oinarrizko dokumentua aurkeztu zitzaion Euskara 21 Batzordeari. Oinarrizko dokumentua aurkeztu ondoren, ekarpenak egiteko aukera eman zen. Honela, eztabaidarako irekia egon den dokumentu berezi eta berritzaile honek hainbat ekarpen jaso zituen, bai zenbait Euskara 21eko batzordekidek eginak, baita batzordekide ez den hainbat adituk idatziak ere. Guztira, 34 ekarpen jaso zituen dokumentuak. Ekarpen horiek aurkezteko aukera eman zitzaien ekarpengileei, 2015eko azaroan eta 2016ko urtarrilean Euskara 21 Batzorde-atalak eginiko bilera luze eta jendetsuetan.

Ekarpenetan jasotako ikuspuntuak, jakina, askotarikoak izan ziren, ikuspuntuz zein asmoz, eta alor ezberdinetarako proposamenak planteatu ziren, bai hainbat kontzepturen inguruan, baita dokumentuak proposatzen duen hurrengo urteetarako lehentasun markoari lotuak. Ekarpen guztietan, ordea, aintzat hartu ziren dokumentuaren pertinentzia, egokitasun orokorra eta orientabide nagusiak, eta adostasun zabal baterako aukera eskaintzen zuela aitortu zuten ekarpengile gehien-gehienek.

Oinarrizko testuari batzordekideek eta gainerako ekarpengileek egindako hainbat eta hainbat proposamen gehitu zitzaizkion, eta dokumentu definitiboa osatu zen. Dokumentua osatu eta berehala, Euskara 21 Batzorde-atal Bereziak dokumentua bere egin zuen aho batez apirilaren 29an, eta Euskararen Aholku Batzordeak maiatzaren 11n eginiko Osoko Bilkurak onartu zuen, aho batez baita ere. Gaur, Gobernu Kontseiluak bere egin du aipatu dokumentua.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKERA] El Consejo de Gobierno ha hecho suyo el documento ‘¿Y a partir de ahora qué?’ ➡ https://t.co/TaqlO9gY8s

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKERA] El Consejo de Gobierno ha hecho suyo el documento ‘¿Y a partir de ahora qué?’ ➡ https://t.co/TaqlO9gY8s

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKERA] El Consejo de Gobierno ha hecho suyo el documento ‘¿Y a partir de ahora qué?’ ➡ https://t.co/TaqlO9gY8s

Komunikabideek behera kargatzeko