Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

350.000 euro ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioen laguntzetarako (Gobernu Bilera 2016-07-12)

2016-07-12

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, unibertsitatez besteko ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioentzako diru-laguntzetarako deia egiten duen  Agindua onartu du.

Laguntzak Federazio eta Konfederazioek beharrezko dituzten azpiegitura gastuei aurre egiteko emango dira, elkarteen laguntza eta aholkularitza gastuei aurre egiteko, eta gurasoen formakuntza ekintzen gastuei aurre egiteko. Ekintza hauek guztiek 2016an burutuak izan beharko dute.  Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko