Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren, EHU-ren eta Aranzadi elkartearen arteko hitzarmen bat onartu da oinarri txosten bat egiteko 1936 eta 1978 artean oinarrizko eskubideak urratzeari buruz

2016.eko uztailak 12

Gobernu Kontseiluak onartu du 1,4 milioi euro baino gehiago bideratzea 2016an Biozientziak-Osasuna lehentasunarekin lotzen diren ikerketa eta garapen-proiektuak finantzatzera

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du hitzarmen bat izenpetu dezaten  Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, GOGORA Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Aranzadi Elkarteak oinarri txosten bat egiteko 1936tik 1978rako aldian oinarrizko eskubideak urratzeari buruz. Ekimen horrekin lehen urratsa eman da Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 Bake eta Bizikidetza Programak Memoria Historikoaren alorrari buruz Oinarri Programan jasotako lehentasunetako bat abiarazteko. Gogora Institutuaren jarduera planera igaro zen geroago alor hori.

Gaur onartutako hitzarmenaren helburua da datuak biltzea gerra zibilean eta horren ondoko diktadura garaian izandako giza eskubideen urraketei buruz, eta txosten bat egitea urraketa horien zerrenda bat egiteko eta era zientifiko eta sistematikoan aurkezteko urraketa horiek, arreta berezia eskainiz exekuzioei, behartutako desagertzeei, nahierara egindako atxiloketei, behartutako lanei eta erbesteari.

BIOZIENTZIAK-OSASUN PROIEKTUEN FINANTZIAZIOA

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 1.410.000 euro bideratuko ditu RIS3 Euskadi Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako Biozientziak-Osasuna lehentasunarekin lotzen diren ikerketa- eta garapen-proiektuak finantzatzera. Jon Darpon Osasun sailburuak gaur eman dio Gobernu Kontseiluari Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek eskuratu ahal izango dituzten laguntzei buruzko Aginduaren berri.  

Laguntzen deialdi hori 2020ko Zientzia eta Teknologia Planean eta RIS3 Euskadi Estrategian kokatzeaz gain, 2020ko Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian ere kokatzen da. Zehazki, horren lehentasuneko bi helbururekin lotuta: herritarren osasuna hobetzera eta aberastasuna sortzera bideratutako I+G+b-ko jardueren inpaktua gehitzearekin; eta osasunaren arloko ikerketaren eta berrikuntzaren finantziazioa hobetzearekin, barneko zein kanpoko baliabideen bitartez. 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du ere, Segurtasun Sailak eskatuta, Euskadiko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Dekretua. Zentro hori da polizia-zerbitzuek haien egitekoak betetzeko behar dituzten datuak fitxategi automatizatuetan eta euskarri fisiko ez-automatizatuetan biltzeko, biltegiratzeko, prestatzeko, sailkatzeko eta gordetzeko eta subjektu baimenduei komunikatzeko administrazio-organoa. 

2016-07-12 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Convenio para la elaboración de un informe de vulneraciones de derechos fundamentales entre 1936 y 1978 ➡ https://t.co/q5Wx9SoQ

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Convenio para la elaboración de un informe de vulneraciones de derechos fundamentales entre 1936 y 1978 ➡ https://t.co/q5Wx9SoQ

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Convenio para la elaboración de un informe de vulneraciones de derechos fundamentales entre 1936 y 1978 ➡ https://t.co/q5Wx9SoQ

  • @j_zalduondo
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Convenio para la elaboración de un informe de vulneraciones de derechos fundamentales entre 1936 y 1978 ➡ https://t.co/D0DFrqU

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Hitzarmena, oinarri txosten bat egiteko, 1936 eta 1978 artean oinarrizko eskubideak urratzeari buruz ➡ https://t.co/VOhLxAq5XP

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Convenio para la elaboración de un informe de vulneraciones de derechos fundamentales entre 1936 y 1978 ➡ https://t.co/D0DFrqUszh

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)