Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak 2016ko lehen seihilekoaren jarduera eta itxaron zerrenda aurkeztu du

2016-07-12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Osakidetzak 2016ko lehen seihilekoaren jarduera eta itxaron zerrenda aurkeztu du gaur. 2016. urtean Lehen Mailako Arretako jarduera handitu egin da, bai medikuen kontsultei zein erizaintzari dagokienean.

2016ko lehen seihilekoan telefono bidezko kontsultak 1.300.000 baino gehiago hazi dira. Hortaz, familia-medikuntzako eta pediatriako kontsulta guztien % 21 telefono bidez egin dira. Telefono bidezko kontsultek herritarren artean oso harrera ona dute, osasun-zentrora eta/edo anbulatoriora joateko beharrik ez dutelako; izan ere, osasuneko profesionalak pazienteari arreta pertsonala eskaintzen dio kontsultara hurbildu beharrik gabe.

Aurrez aurreko kontsultak, iazko epe berarekin alderatuta, % 3,7 hazi dira. 6 milioi kontsulta baino gehiago egin dira.

Azpimarratu behar da Lehen Arretan erizaintzako kontsulten kopuruak gora egin duela eta % 3,4 hazi dela. 1.900.000 kontsulta baino gehiago egin dira.

Paziente bakoitzari 10 minutu inguruko arreta eskaintzen jarraitzen dute.

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

2 iruzkin
  • 2016-07-13

    ...Un Pueblo Saludable ...es Sinonimo de Prosperidad de Calidad de Vida,...Individual y Colectivo.... Los Felicito,...desde San Cristobal, Tachira ,.....Venezuela

  • Argazkia SN Robot
    @jdarpon
    2016-07-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Osakidetza presenta el balance de actividad y listas de espera del primer semestre de 2016 ➡ https://t.co/6viDBK9wKp https://t.…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)