Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroa zabaldu du

2016.eko uztailak 12

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroaren hasiera-ekitaldian hartu du parte. Urkulluk Agirre lehendakariaren figura azpimarratu du. Bera izan zen “premia handiena zuten gizartearen beharrei” erantzuten saiatu zen eta bere programan “eraikuntza soziala eta eraikuntza nazionala” uztartzea lortu zuen koalizio-gobernu bateko burua. Lehendakariak, gainera, euskal autogobernuari “benetako berrikuntza eta indarra” emango dion estatus politiko berri baten aldeko apustua berretsi du.

De la guerra a la globalización. En el 80 aniversario del Gobierno Vasco izenburuarekin Donostiako Miramar jauregian egin den ikastaroaren aurkezpenean, lehendakariarekin batera, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazioko sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua egon dira. 

Gaur egun ezagutzen dugun Euskadiren instituzionalizazioa abian jarri zuen lehen Eusko Jaurlaritzak ezarritako “mugarria” azpimarratu du Urkulluk . Lehendakariak gogoratu du Agirre buru zuen lehen gobernu hori sei alderdiren koalizio moduan osatu zela, “lanerako eta koaliziorako giroa” sorrarazi zuela eta “diferentzien gainetik akordioaren eta integrazioaren” eredu izan zela. Horren haritik, premia handiena zuten gizartearen beharrei erantzuteko asmoz gobernu hau osatu zuten kideen arteko elkarlana azpimarratu du, “gizarte-eraikuntza eta Euskadiren eraikuntza nazionala” uztartzea lortu zuen programa-unitate baten alde lan eginez.

Horrela, eta etorkizunari begira, lehendakariak lehenengo Eusko Jaurlaritzak erakutsitako balioak bizirik edukitzea eta, aldi berean, euskal autogobernua “benetan berritzea eta indartzea ekarriko duen” estatus politiko berri baten alde egitea eskatu du. Urkulluk aldebiko itunaren alde egiten du, Europa osatzen duten herrien dibertsitatea aitortzetik hasita, eta Europa subiranotasun partekatua errespetatuko duen “nazioen federazio” gisa ulertuta.

Azkenik, gaur Gobernu Kontseiluan UPV-EHUren eta Aranzadi Elkartearen arteko hitzarmen bat onartu dela iragarri du, 1936. eta 1978. urteen artean egin ziren giza eskubideen urraketen oinarrizko txostena osatzeko.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko uztailak 13

    Importante el concepto de "diversidad de los pueblos de Europa", pues este concepto ratifica la idea de representación de pueblo-nación, desde su particular interculturalidad y le confiere la idea de relaciones de autonomía más allá de lo que representan los países de Europa y el mundo.

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroa zabaldu du ➡ https://t.co/5xso1cF8Hj

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroa zabaldu du ➡ https://t.co/5xso1cF8Hj

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroa zabaldu du ➡ https://t.co/5xso1cF8Hj

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari abre el curso de verano de la @upvehu sobre el 80 aniversario del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/s72ehTUXkt

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari abre el curso de verano de la @upvehu sobre el 80 aniversario del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/s72ehTUXkt

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari abre el curso de verano de la @upvehu sobre el 80 aniversario del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/s72ehTUXkt

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroa zabaldu du ➡ https://t.co/Sne8kvFhXB

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari abre el curso de verano de la @upvehu sobre el 80 aniversario del Gobierno Vasco ➡ https://t.co/efH8DXVJUf

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)