Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 14,5 milioi euro inbertituko ditu ahulezia-egoera duten pertsonek euskadin justia-administrazioa doan izan dezaten

2016.eko uztailak 12
  • Eusko Jaurlaritzak berretsi du doakoak diren Justizia eta Ofiziozko Txandekiko konpromisoa. Oinarrizko zerbitzu publiko horiek, 25.000 pertsona inguru artatuko dituzte.
  • Horietako 3.000 indarkeria matxista jasan duten emakumeak izango dira. Horiei arreta emateko, txanda espezializatuak egongo dira Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Abokatu-elkargoetako 15 profesionalek zerbitzatuko dituztenak.
  • Gainera, Zaballa-Langraiz Oka, Martutene eta Basauriko espetxeetan 5.000 espetxeratuei doako lege-laguntza emango zaie.

Ana Agirrek, Justiziako sailburuordeak, Jon Uriartek, Justizia Administrazioko zuzendariak, eta Manuel Valínek, Justiziako zuzendariak, parte hartu dute gaur goizean Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuak, antolatu dituen ekitaldietan “Doako Justiziaren eta Ofiziozko txanden eguna” ospatzeko, Gasteizen.

Ana Agirrek aukera baliatu du Eusko Jaurlaritzak oinarrizko zerbitzu publikoarekiko duen konpromisoa berresteko. Zerbitzu horrek, ahulezia-egoera duten pertsonek Euskadin doako Justizia Administrazio zerbitzua izan dezaten bermatzen du. Sailburuordeak azpimarratu du, gainera, doako justiziaren funtzionamendu eraginkorra eta efizientea dela Jaurlaritzaren lehentasunetariko bat. Gogora ekarri du, halaber, Eusko Jaurlaritzak aurten 14,5 milioi euro inbertituko dituela hiru lurralde historikoetako abokatu- eta prokuradore-elkarte profesionaletan burutuko diren jarduketa guztiak finantzatzeko, goardiakoak zein ofiziozkoak, kasu hauetarako:

  • Baliabide ekonomikorik ez duten eta beraz, Doako Justiziarako eskubidea duten inputatu, atxilotu edo espetxeratu guztiei zuzenbide-arreta ematea.
  • Babes berezia behar duten kolektiboetako inputatu, atxilotu eta espetxeratuei laguntza juridikoa ematea; hau da, Doako Laguntza Juridikorako txanda espezializatuak behar dituztenei. Horien artean daude: genero-indarkeria, sexu-erasoak, etxe barruko indarkeria, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritartasuna, tratu txar edo abusu- biktima izan diren ezgaitu psikikoak, eta abar.
  • Orientazio Juridikoko Zerbitzuen (OJZen) funtzionamendu-gastuak finantzatzea: zerbitzuok Euskadiko Justizia Jauregietan eta espetxeetan eskaintzen dira eta doako aholkularitza eta orientazioa ematen dute prozesu judizialaren aurretik.

2016RAKO EKINTZA-AURREIKUSPENAK

Honako hauek dira  2016rako ekintza-aurreikuspenak:

  • Jaurlaritzak, gutxi gora behera, 25.000 pertsonari eskainiko die Doako Laguntza Juridikoa.
  • Horietatik 3.000 inuguru genero-indarkeria edo sexu-erasoak jasan dituzten emakumeak izango dira. Abokatu- elkargoek 8 profesional titular eta premiazkoa denean, errefortzuko 7 bideratuko dituzte txanda berezi horretara. Horien artean, 4 titular eta errefortzuko 3 Bizkaian; 3 titular eta errefortzuko 2 Gipuzkoan; eta titular 1 eta errefortzuko 2 daude Araban.
  • Gainera, beste 5.000 lege-laguntza gauzatuko ditu Jaurlaritzak Euskadiko espetxeetan. Hala, Arabako Abokatuen Elkartea egunean bi orduz egoten da astelehenetik ostiralera bitartean Zaballa-Langraiz Oka espetxean; Gipuzkoako Abokatuen-Elkargoa astearte eta ostiraletan Martutenekoan; eta Bizkaiko Abokatuen Bazkuna, egunean bi orduz egoten da astelehenetik ostiralera bitartean Basauriko espetxean.
5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @joneunzueta
    2016.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno vasco reafirma su compromiso con la Justicia Gratuita y el Turno de Oficio ➡ https://t.co/lVLhfjicXq https://t.co/

  • @gonzjauabogados
    2016.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno vasco reafirma su compromiso con la Justicia Gratuita y el Turno de Oficio ➡ https://t.co/lVLhfjicXq https://t.co/

  • @LuisPdelaFuente
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno vasco reafirma su compromiso con la Justicia Gratuita y el Turno de Oficio ➡ https://t.co/lVLhfjicXq https://t.co/

  • @FJAS4
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno vasco reafirma su compromiso con la Justicia Gratuita y el Turno de Oficio ➡ https://t.co/lVLhfjicXq https://t.co/

  • @Montimer94
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno vasco reafirma su compromiso con la Justicia Gratuita y el Turno de Oficio ➡ https://t.co/lVLhfjicXq https://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)