“Ikasiker” bekak, ikerketa lanetan laguntzeko bekak
- 320.000 euroko zenbateko batekin, 160 beka eskainiko ditu.
- Beka jaso duten ikasleek euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeetan, BERCsetan, CICs IISsetan edo Ikerketa Kooperatiboko zentroetan eman ahal izango dute laguntza.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikerketa lanetan laguntzeko Ikasiker bekak aurkezten ditu. Helburu du unibertsitate-ikasleak euskal ikerketa-sisteman egiten den oinarrizko ikerketa aplikatuaren arloko lanetan hastea. Aginduak, aste honetan onartuak, 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuak 31rarteko epea jasotzen du.
Guztira 320.000 euro bideratuko dituen agindu honen xedea da Ikasiker izeneko 160 lankidetza-bekaren oinarriak deitzea eta onartzea. Bekak unibertsitateko graduko titulazio ofiziala lortzera bideratutako ikasketa-plan bateko azken bi urteetako batean matrikulatutako unibertsitate-ikasleentzat izango dira. Ikasleek Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate batean edo Estatuko unibertsitate batean egin beharko dituzte ikasketak –hautatutako beka-modalitatearen arabera–, eta administrazio-egoitza Euskal Herrian izan behar dute.
Beka jasotzen duten ikasleek ikasketekin bateragarria den lankidetza honako tokietan egin dezakete:
- Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeetan,
- Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroetan (BERC)
- Ikerkuntza Sanitarioko Institutuetan
- Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroetan (CIC) eta Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa aitortutakoetan
Honako beka modalitateak eskaintzen dira:
- A modalitatea (ikasturtean zehar, 2016ko irailetik 2017ko ekainera): 120 beka.
- B modalitatea (udan, 2017ko uztailetik abuztura): 40 beka.