Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

26 milioi euro unibertsitate beketarako

2016.eko uztailak 10
  • 2015-2016 ikasturtean, 11.340 ikaslek beka orokorra lortu zuten

 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, gaurko bileran onartu du 2016-2017 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beketarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako deialdia egiteko agindua.

 

Euskal Autonomia Erkidegoak, duela hogeita hamar urte baino gehiago 1014/1985 Errege Dekretua, unibertsitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruzkoa, onetsi zenetik, urtero egin izan du EAEn egoitza duten ikasleei unibertsitate-ikasketak egiteko diru-laguntzak eta bekak emateko bere deialdia.  Aurreko ikasturtean 11.340 ikaslek eskuratu zuten EAEko beka orokorra.

 

Unibertsitate-mailako beken deialdi honetan mantendu egin da diru-kopurua eta aurten ere, esklusiboki, honako osagai hauek sartu dira: material didaktikoa, hiriarteko joan-etorriak eta probetxu akademikoa. Bestalde, ikasketak ohiko bizilekutik 50 km baino gehiagora egiten dituzten eta bertan bizi diren ikasleei 2.400 eurotik 3.772 eurora arteko egoitza-osagaia emango zaie eta, gainera, errentari lotutako 3.500 euroko ezohiko osagaia eskuratzeko aukera emango zaie. 

 

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

 

1.- 2016-2017 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak.

 

Beka-deialdi honetara 25,78 milioi euro bideratuko dira orotara, eta administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta 2016/2017 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko edo Estatuko beste lurralde bateko edozein ikastegitan ikasketa hauetakoren bat egingo duten goi-mailako ikasleentzat da:

 

 

  • Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterreko titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomadunaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziadunaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratutakoak.
  • Unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera sartzeko beharrezko egokitzapen-ikastaroak eta prestakuntza-osagarriak.
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publiko ez presentzialetan emandakoak.
  • Goi-mailako arte-ikasketak eta akademikoki unibertsitate-lizentziadunaren edo -diplomadunaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi-mailako beste ikasketa batzuk. 

 

2.- Guztira 100.000 euro bideratuko dira beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta mugitzeko  zailtasun bereziak dituzten eta 2016-2017 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetara. 

 

3.- Guztira 120.000 euro bideratuko dira 2016-2017an etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketara. 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MaxiPenas
    2016.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 26 millones de Euros para #becas universitarias https://t.co/2tLBtJElre vía @Irekia #formación