Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Saltillo

2016.eko uztailak 10

Historia.

1932 Saltillo De Vries Lentsch Holandako ontzioletan eraiki zen, Mr. Lawrieren enkarguz.  Planoak itsas arkitekto E.P. Hartek egin zizuen. Mr. Lawriek ontziak nabigatu ahal izateko oinarrizkoena eskatu zuen: kroskoa, bizkarra, mastak, ezpeletak eta aparailuak, makinak eta gobernu-instalazioak. Barrualdea eta akaberak geroago egin ziren, Ingalaterran. Leander izena jarri zioten.

 

1934

Bilboko Merkataritza Ganberako presidente Pedro Galíndez jaunak ontzia eskuratu zuen (lehorrean zegoen), eta Saltillo izena eman zion, Galíndeztarrek Portugaleten zuten etxearen izena, hain zuzen. Camper & Nicholson Ingalaterrako ontziolei enkargatu zizkieten barrualdea eta akaberak. Bilboko badiara eraman zuten, eta hori izan zen portu-basea.

 

1935

Ekainaren 30ean, Espainiako Errepublikako presidente Niceto Alcalá Zamorak ontziaren nabigazio-baimena sinatu zuen, «munduko itsaso eta portu guztietan nabigatu eta salerosi» ahal izan zezan.

 

1936 – 1939

Gerra Zibilean, ontziak ez zuen nabigatu. Bonba batek kaltetu egin zuen, eta gerra amaitzean konpondu egin behar izan zuten.

 

1940 – 1945

Ontziak hainbat itsas jardueratan eta estropadatan parte hartu zuen, Getxoko Sporting Cluben banderarekin.

 

1948

Londreseko Joko Olinpikoak zirela eta, Saltillo hiri horretaraino joan zen, Joan Borboikoa ontzian zihoala. Bai eta Segoviako dukea eta Pedro Galíndez ere, beste gonbidatu batzuen artean.  Londresetik Arcachonera joan zen. Abuztuaren 24an, portu horretatik atera zen eta Azor Franco jeneralaren ontziarekin egin zuen topo Donostiako kostaldearen parean.  Joan Borboikoa eta Francisco Franco Azor ontzian elkartu ziren, eta errege izango zenaren, alegia, Joan Karlos Borboikoaren, heziketa izan zuten hizpide (garai horretan 10 urte zituen Joan Karlosek). Elkarrizketaren ondoren, Saltillo Cascaisera zuzendu zen, Joan Borboikoaren egoitzara. Irailaren amaieran, belaontziak Getxoko Real Sporting Cluben atrakatu zuen berriro.

 

1949 - 1952

Urte horretako udaberrian, Pedro Galíndezek laga egin zion ontzia Joan Borboikoari. Eta harrezkero, urte horietan, udal hasieran, ontzia, Getxoko atrakalekua utzita, Cascaisera jotzen zuen. Udan, Joan Borboikoak gidatuta nabigatzen zuen ontziak. Uda ondoren, ontzia Bilbora bueltatzen zen, neguan mantentze-lanak egiteko.

 

1953

Bilbotik Londresera abiatu zen, Ingalaterrako Erreginaren koroatzea zela eta antolatutako itsas ikuskatzean parte hartzeko.

 

1954 - 1957

Ontziak itsas bidaia egin zuen Greziako uharteetatik. Espainiako errege-familia Saltillotik Agamenónera igaro zen, Greziako erreginak antolatutako txango bat egiteko. Orduan, Joan Karlos Borboikoak Sofia Greziakoa ezagutu zuen. 1957ko neguan, ontzia Cascaisen gelditu zen, Ameriketarako bidaia prestatzeko.

 

1958

Saltillo New Yorkera joan zen. Itzulera gorabehera askokoa izan zen, eta denborale bat pairatu zuen.

 

1959

Urte horretako udan, belaontzia Portofinon izan zen, eta Victoria Eugenia erregina hartu zuen. Bueltan, De Vries Lentsch ontzioletara eraman zuten ontzia, eraiki zuten tokira, konponketa handiak egiteko.

 

1960

Italiara bidaiatu zuen, Erromako Joko Olinpikoetan izateko.

 

1961

Ingalaterrara joan zen, errege-familia Kenteko dukearen ezkontzan izan baitzen.

 

1962

Greziara nabigatu zuen, Joan Karlosen eta Sofiaren ezkontzan izateko. Joan Borboikoak gidatu zuen ontzia; Patrasen lehorreratu zen, eta hegazkinez joan zen Atenasera. Ezkontzatik bueltan, ontzia Cascaisera joan zen, eta errege-familiak azken aldiz erabili zuen, Giralda eraikitzen ari baitziren.

 

1963

Saltillok Ingalaterrara lagundu zuen Giralda, Fastneteko estropadan parte hartzeko. Amaitzen, bi ontziak Bilbora bueltatu ziren. Une horretan amaitu zen Joan Borboikoak Saltillo erabili zuen 17 urteko aldia (1946-1963).

 

1964 – 1968

Ontzia Bilbon egon zen, eta hainbat itsas bidaia egin zituen urte horietan.

 

1968 - 1986

Pedro Galíndezek dohaintzan eman zion ontzia Bilboko Nautikako Eskola Ofizialari. Urte horietan, ontziak nabigazioak egin zituen, eskolako ikasleek praktikak egiteko.

 

1987

Saltilloren Lagunen Elkartea sortu zen, ontzia zaharberritzeko funtsak biltzeko. Ontzia zaharberritzeko lanak hasi ziren, oso egoera txarrean baitzegoen. Lanok egiteko arazo finantzarioak zirela eta, ontzia lehorrean egon zen 1998ra arte. Urte horretan, bada, berriro uretaratu zuten.  Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen Sailak eta bere Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak finantzatu zituzten ontzia zaharberritzeko lanak.  Lanotan, zinez errespetatu zen ontziaren kanpoaldea: bizkarra, kroskoa, aparailua... Gainera, barrualdea aldatu zen, Portugaleteko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoko ikasleentzako eskola-ontzi gisa erabili ahal izan dadin. Harrezkero, Saltillo Euskal Herriko Unibertsitateko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoko ikasleentzako eskola-ontzia da. Gainera, EAEko portuak eta itsas jarduerak sustatzeko lanak egiten ditu, Eusko Jaurlaritzako Portu Azpiegituren Zuzendaritzaren eta EKPren kargura.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Lejarza,