Berriak
Eu

Memoriaren Plaza ekimen ibilitariak herritarren artean izan duen harrera aztertu du Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak

2016.eko uztailak 11
  • Urkullu lehendakaria Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren buru  
  • Memoriaren Plazak sei hiritan barrena egin duen ibilbidean 2.000 ikaslek eta 13.500 herritarrek hartu dute parte dagoeneko
  • Gogora Institutuaren hurrengo proiektuen artean Euskadiko memorian espezializatutako liburutegia abian jartzea dago

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak gaur arratsaldean Bilbon egin duen bileraren buru. Organoa iazko urrian eratu zen eta, besteak beste, Memoriaren Plaza ekimen ibiltariko herritarren parte-hartzea aztertu du. Bestalde, Euskadiren memorian, eta, zehatzago, oraintsuko memorian, espezializatutako liburutegia abian jartzeko lehenengo urratsa eman da.

Urkullu lehendakaria da Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren burua eta Aintzane Ezenarro zuzendaria, eta bertan ordezkatuta daude Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, hiru foru-aldundiak, Eudel eta Legebiltzarrak izendatzen dituen eta gai horretan adituak diren beste hiru pertsona. Guztira 29 pertsonak osatzen dute organo hau.  

Memoriaren Plaza

Memoriaren Plaza ekimen ibiltaria herritarren parte-hartzean oinarritutako proiektu bat da eta bere helburua da azken hamarkadotan Euskadin gertatutakoari buruzko lekukotasunak bildu eta azaltzea memoria anitza eta partekatua eratzeko. Memoriaren Plaza erakusketa Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren eta Donostian bisitatu ahal izan da.  

Zuzendaritza Kontseiluak ekimenaren balantzea egin du. Parte-hartzeak larregi gainditu ditu aurreikuspenik baikorrenak, eta guztira 13.500 herritarrek baino gehiagok, eta ia 2.000 ikaslek, hartu dute parte tailerretan. Horrez gain, 960 mezu idatzi jaso dira eta 60 lekukotasun grabatu dira, eta guztiak daude eskuragarri Memoriaren Plaza ekimenaren web-orrian. Une hauetan 200 lekukotasun daude eskuragarri bideoan eta 1.000tik gora mezu idatzietan.  

Ikasleentzat antolatutako tailerrek oso harrera ona izan dute ikastetxe guztietan: ikasleen parte-hartzea sustatu dute, orain arte ezezagunak ziren ikuspegi eta errealitate ezberdinak ezagutzen lagundu dute eta ikastetxe bakoitzak gai hau sakondu behar duela ikusarazteko balio izan dute.

Liburutegia

Zuzendaritza Kontseiluak, bestalde, Euskadiren memorian espezializatutako liburutegia abian jartzeko lehen urratsa eman du. Memoria historikoari eskainitako dokumentazio-zentro ugari daudenez dagoeneko, lehenengo fase batean liburutegiak batez ere oraintsuko memoriari eskainiko dio arreta. Eta, gainera, dokumentazio-zentro bat eratuko da Gogora Institutuak ekoitzitako agiriak edo hainbat erakunde eta elkarterenak biltzeko. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Dirección del Inst. Gogora analiza la acogida ciudadana de la iniciativa itinerante Memoria Plaza ➡ https://t.co/6GIm8mraMo

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Memoria Plaza ekimen ibilitariak herritarren artean izan duen harrera aztertu da ➡ https://t.co/UToSZQ43RR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)