Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Gasteizko Santa Maria Katedraleko kripten musealizazioaren aurkezpenean egon da

2016-07-11

Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin batera, Gasteizko Santa Maria Katedraleko kripten musealizazioaren inaugurazio-ekitaldian egon da. Urkulluk gogoratu du, “Irekita eta obratan” proiektua abian jarri zenetik, Santa Maria “kultur ondarearen kudeaketaren erreferente” bihurtu dela.

Aurkezpenean, besteak beste, honako agintari hauek egon dira: Ramiro González Arabako aldun nagusia, Juan Carlos Elizalde Gasteizko elizbarrutiko gotzaina, jarduneko Osasuneko ministro Alfonso Alonso, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea edo Jon Lasa Santa Maria Katedrala Fundazioaren zuzendari gerentea. Lehendakariak azpimarratu du Santa Maria “erakundeen arteko lankidetzaren eredu" dela, bertan erabilera erlijiosoak, ondarearen berrikuntza eta kulturaren hedapena uztartu baitira. “Katedralak arima dauka eta, lankidetza-proiektu honi esker, bere balio positiboak defendatzen jarraituko dugu”, erantsi du.

2001-2016 epean milioi eta erdi bisitari erakarriko dituen kultur eskaintza berezi baten bitartez, proiektua kultur ondarea hirira modu “didaktikoan” eta “erakargarrian” hurbiltzen lortzen ari dela ere azpimarratu du.

Santa María Katedralak beste mugarri bat jo du museo bihurtutako kripta jendeari irekitzean. Tenpluaren lur azpiko partea museo bihurtu dute, 90. hamarkadatik egindako ikerketen zabalkunde eta garrantzia emateko proiektua gorenera eramanez. Zonalde berri hau bisita gidatuen programan sartu da dagoeneko.

Museografiak protagonismo osoa ematen dio monumentuari eta bisita gidatuari laguntzen dio. Kriptatik elizpera arte, 23 interesgune daude, non bisitariek euskarri desberdinak aurkituko dituzten: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez idatzitako eta monumentuan oso ondo integratutako, mahai, erretilu, panel, kantore eta kutxetan. Horrez gain, gidako azalpenak osatzen eta gai arkeologiko eta arkitektoniko konplexuak erreztasunez ulertzen laguntzen duten baliabide grafikoei garrantzia handia eman zaie.

Horretaz gain, jendearentzat espazio berriak irekiko dira, iraganean hondeaketa-lanetan berreskuratu zirenak eta orain berriro ikus daitezkeenak, esaterako, jatorrizko zimenduak edota lur azpian ezkutatuta gelditu zen harresi zatia.

11 iruzkin
  • @mikel_uriguen
    2016-07-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu, en la presentación de la musealización de las criptas de la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz ➡ https://t

  • @ConsejeroD7
    2016-07-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu, en la presentación de la musealización de las criptas de la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz ➡ https://t

  • @AzalgorriBilbao

    RT @Gob_eus: [KULTUR ONDAREA] Lehendakaria Gasteizko Santa Maria Katedraleko kripten musealizazioaren aurkezpenean egon da ➡ https://t.co/9

  • @CatedralVitoria

  • @PlanetaDunia
    2016-07-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu, en la presentación de la musealización de las criptas de la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016-07-11

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu, en la presentación de la musealización de las criptas de la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz ➡ https://t.co/k4SrKaAdPN

  • @Gob_eus
    2016-07-11

    Comentario de Twitter:
    [KULTUR ONDAREA] Lehendakaria Gasteizko Santa Maria Katedraleko kripten musealizazioaren aurkezpenean egon da ➡ https://t.co/9PZqlTCq2o

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)