Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) udako denboraldiaren aurkezpena

2016.eko uztailak 08

EGO-K BESTE MUSIKA ERRONKA GARRANTZITSU BAT GAUZATUKO DU UDA HONETAN: G. MAHLER–EN 1. SINFONIA, “TITÁN” IZENEKOA.

 

Ekitaldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateen gizarte-ekintzak hiru kutxen eta EGOren arteko lankidetza-hitzarmena berretsi dute 19. urtez jarraian.

 

 

  • Gazte Orkestrak bere historiako proiektu handizale eta konplexuenetako bat gauzatuko du, inolako zalantzarik gabe, udako 19. denboraldi honetan.

 

 

  • EGOk G. Mahleren 1. sinfonia interpretatuko du Euskadiko hiru hiriburuetan eta Hondarribian, panorama sinfonikoan zailtasun eta edertasun gehien duen programetako bat.

 

 

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoko irakasleek aparteko errepertorio sinfoniko hori prestatuko dute 90 musikarirekin.

 

 

Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako denboraldia aurkeztu du gaur eta, horren barnean, G. Mahlerren 1. sinfonia adierazgarria prestatuko du, “Titán” deiturikoa. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan egin da, eta bertan, Kultura sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioko lehendakariorde Joxean Muñozek eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateetako ordezkariek 2016. urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute hiru Kutxen eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren artean.

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxako gizarte-ekintzen arteko lankidetza beste aurrerapauso bat da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta euskal kutxek egin duten apustu horretan, gure autonomia-erkidegoko musikari gazteei kalitateko prestakuntza eskaini ahal izateko.

 

 

EGO, euskal prestakuntza sinfonikoaren aitzindaria

 

Taldea egitarau konplexu baten aldeko apustua egiten ari da eta ahalegin horren helburua gure gazteak errepertorio profesional batekin prestatzea da. Gure gazteek lehiakorrak izan behar dute gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den merkatuan, eta horretarako bide bakarra horiei erreminta pedagogikoak eskaintzea da, beste hautagai batzuek dituzten aukera berak izan ditzaten.

 

Talde sinfonikoetan sartzea gero eta zailagoa da; horregatik, gure gazteek prestakuntza egokia behar dute merkatu global horretan lehiatzeko. Ildo horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak beste aurrerapauso bat eman du gure autonomia-erkidegoko musikari gazteei kalitateko prestakuntza eskaintzeko.

 

 

Hemeretzi urteko ibilbidea

 

Dagoeneko hemeretzi urte igaro dira 1997tik, Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa sortu zenetik. Datu hauek orkestraren jarduna adierazten dute: musika sinfoniko eta ganbera-musikako 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.200 ikasle baino gehiago izan ditu 19 urte hauetan zehar.

 

Zenbakiek fundazioaren sorrerako helburuak berresten dituzte. Helburu hauek, alegia:

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko musikari gazteei orkestra-musikan bestelako prestakuntza eskaintzea, lanean hasi aurreko prestakuntza osatuz, gazteen artean musika-balioak sustatuz eta euskal kultura estatura nahiz nazioartera zabalduz.

 

  • Musikari gazteak lan-munduarekin harremanetan jartzea, musika-ikasketa arautuen eta mundu profesionalaren artean zubi-lana eginez.

 

  • Gure autonomia-erkidegoko gazteen artean musika-balioak sustatzea.

 

  • Musika-ikasketa arautuko ikasle guztientzat musika ikasteko pizgarri izatea.

 

 

Helburu horiek lortzeko, asmo handiko musika-egitaraua prestatu dugu.

 

 

Musika Egitaraua

 

Musika-egitarauari dagokionez, uda honetako EGOren topaketa historiako osatuenetakoa izango da hezkuntza-eskaintzari dagokionez. Honako errepertorio sinfoniko hau landuko dute partaideek:

        

        

2016KO UDAKO TOPAKETAREN ERREPERTORIO SINFONIKOA (uztailak 9-20):

 

 

 

Gustav Mahler           1. Sinfonia                  “ Titán“    

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Honako hau izango da euskal geografian eskainiko diren kontzertuen bira:

 

Uztailak 16      Bilbo                                       Euskalduna                            20:00

Uztailak 18      Donostia                                 Victoria Eugenia Antzokia      20:00

Uztailak 19      Gasteiz                                   Principal Antzokia                  20:00

Uztailak 20      Hondarribia                            Itsas Etxea Auditoriuma         20:00

 

Honako irakasle hauek aukeratu dira uda honetarako:

 

Biolina             Catalín Bucataru                  Musikene

Biolina             Anna Siwek                           Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Biola                Paul Cortese                        Bartzelonako goi mailako Liceu kontserbatorioa

Biolontxeloa    Gabriel Mesado                    Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Kontrabaxua   Gabriel Leon                         Bilboko Orkestra Sinfonikoa 

Zurezko H.      Hervé Michaud                     Euskadiko Orkestra Sinfonikoa       

Metalezko H.  Oscar Abella                        Euskadiko Orkestra Sinfonikoa       

Perkusioa       Javier Alonso                       Musikene

           

 

Topaketa Eibarko hezkuntza-esparruan egingo da.

 

Bertan, Juan José Ocón izango da zuzendari artistikoa.

 

 

Batzorde Artistikoaren sorrera

 

Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren patronatuak aholkularitza artistikorako batzorde bat sortzea onartu du Fundazioaren sorrerako helburuak sendotu eta hobetzeko helburuarekin, hau da, musika-jarduera profesionalaren aldez aurretiko prestakuntzan lagunduz, euskal gazteen artean musika-balioak sustatzeko helburuarekin.

 

Batzorde horren funtzio nagusia Patronatuari Orkestra Gazteak landu eta hedatu beharreko eduki artistikoei buruzko aholkularitza eskaintzea izango da, baita prestakuntza-programa orokorrarekin lotutako gaiei dagokienez ere. Izan ere, bi alderdi horiek proiektuarekin nahiz haren garapenean garrantzitsuak izan daitezkeen izaera orokorreko beste batzuekin lotuta egon daitezke.

 

Batzordeak gutxienez hiru kide eta gehienez hamar izango ditu, eta guztiak ere musikaren munduan ospe handiko Euskal Autonomia Erkidegoko adituak izango dira.

 

Ekimen horrek asko sendotuko du gure autonomia-erkidegoko musika-egiturako proiektu hori.

 

 

 

 

Donostia, 2016ko uztailaren 8a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Jose Ocon, EGOko zuzendaria