
Euskotrenek asteazkenean Aldundiko Enplegu Eskaintza Publikoaren proba dela eta, trenen zerbitzua indartuko du
Euskotrenek asteazkenean, uztailaren 13an, Amara eta Hendaia artean Ficoban Gipuzkoako Foru Aldundiak burutuko duen Enplegu Eskaintza Publikoaren proba dela eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du.
Ficobara, Enplegu Eskaintza Publikoaren proba burutuko den lekura, joan-etorriak errazteko helburuarekin, ondorengo zerbitzua eskainiko da:
LASARTE-AMARA-HENDAIA
15 minuturik behin zerbitzua Lasarte – Hendaia artean 6:30etik 8:00etara eta 12:30etik 14:00etara
HENDAIA-AMARA-LASARTE
15 minuturik behin zerbitzua Hendaia – Lasarte artean 7:33tik 9:03ra eta 13:33tik 15:03ra.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.


.jpg)