Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapia sailburuak Euskadiko skyline-aren koadroa entregatu dio Donostiako alkateari

2016.eko uztailak 07
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzak, Basquetourren bidez, Yoon Hyup Nueva Yorken bizi den artista korear abangoardistari Euskadiren skyline-a egiteko enkargua egin dio Basque Country jomugaren sustapenerako elementu gisa.

Lan honetan jomugaren top turistikoak azaltzen dira, besteak beste Donostia, eta gaur arratsaldean, Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Hyup une horretarako espreski egindako skyline-aren koadro bakarra eman dio Eneko Goia alkateari, hiriko Udaletxean, kultur hiriburutza europarra dela-eta, artista korearraren aurrean. Ekitaldian Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza; Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga, eta Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia, ere izan dira.

Era honetara, Eusko Jaurlaritzak kulturak-arteak jomuga turistiko baten, baliabide erakargarri gisa, duen garrantzia azpimarratu nahi du, Donostia 2016 honetan argi ikusi denez. Tapia sailburuaren esanetan “hiriaren europar hiriburutasunaren urtean, Jaurlaritzak arte lan bat erabili nahi izan du, kasu honetan abangoardiako nazioarteko artista baten lana, Euskadi guztia sustatzeko gure jomugara bisitari gehien iristen diren unean eta Donostiako alkateari eman nahi izan diogu kulturak turismoa erakartzeko duen garrantziaren sinbolo gisa”.

Koadroa ezezik, Hyupek merchandising elementu ezberdin egin ditu lan honetatik abiatuz eta Eusko Jaurlaritzak uda honetan Euskadiren turismo sustapenerako erabiliko ditu: kamisetak, olanazko poltsak eta koadernoak. Elementu hauek ere gaur erakutsi dira.

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @macpetri
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [TURISMO] La consejera Tapia entrega al alcalde de Donostia el cuadro del skyline de Euskadi➡https://t.co/3fk0CjwIpq https://t.…

  • @eajpnvparlament
    2016.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [TURISMO] La consejera Tapia entrega al alcalde de Donostia el cuadro del skyline de Euskadi➡https://t.co/3fk0CjwIpq https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)