Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak eta Oñatiko udalak egindako hitzarmenaren sinadura

2016-07-11

Gaur goizean Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak eta Oñatiko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute “Oñati Udala Grant” izeneko bekaren sorrera ofizialduz horrenbestez. Udalak urtero 4.000 euroko beka emango dio zuzenbide eta gizarte-zientzien arloko ikerketa proiektua bati. Proiektu horrek Oñatiko herriari ekarpena egin beharko dio beti ere, eta lotura izan beharko du honako gai hauetako batekin:Tokiko autogobernua, hiritartasun aktiboa edo naziogintzaren alderdi soziojuridikoa.

Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuorde eta Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Patronatuko zuzendari Ana Agirrek eta Oñatiko alkate Mikel Biainek sinatu dute lankidetza-hitzarmena. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Euskara-Hezkuntza zinegotzi Nerea Zubiak eta Justiziako zuzendari Manuel Valínek. 

LSNEa 1988an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Soziologiako Nazioarteko Erakundearen parte den Lege Soziologiako Ikerketa Batzordeak elkarlanean. Eskaintzen dituen jardueren artean, master ofizial bat, Lege Soziologiaren arloko zientzia-mintegiak eta hainbat zientzia agerkari-daude. Bere instalazioek, liburutegiak bereziki, goi-mailako ikerketa proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dute. Sortu zenetik, Nazioarteko Institutuak lotura akademikoak eta lankidetza-harremanak jorratu ditu nazioarteko erakunde askorekin. Urteak aurrera joan ahala, erakundea mundu mailako erreferente bihurtu da zuzenbidearen teoria nahiz soziologia eta beste gizarte-zientzien alorretan lanean diharduten ikerlarientzat.

Garai hartan Oñatiko alkatea zen Eli Galdosen kudeaketari esker bilakatu zen, neurri batean, Oñati erakundeko egoitza. Udalak, geroztik, beti babestu du erakundearen jarduna. Orain, institutuarekin ellkarlana indartu nahi du Udalak “Oñati Udala Grant” beka sortuta. Bekaren diru kopurua zuzenbidearen eta gizarte-zientzien ikasketarekin zerikusia duten eta, nolabait, Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten proiektuak finantzatzera bideratuko da:

1. Ikerketa-proiektuak: Tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren eta naziogintzaren alderdi soziojuridikoak aztergai dituzten ikerketa proiektuak. Doktoretza-proiektua, ikerketa-proiektua nahiz proiektu praktiko bat izan daiteke. Ikerketa amaitutzat emateko, institutuko argitalpen sailaren bidez argitaratuko den artikulu bat bederen prestatu beharko da.

2. Nazioarteko lankidetza-proiektuak: Arlo sozio-juridikoetako ikertzaileen arteko lankidetzarako mundu mailako sareak sortzeko proiektua landu eta gauzatzea, bereziki LSNE ekimenen ardatz izan dadin mundu osoko elkarte sozio-juridikoak harremanetan aritzeari dagokionez.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-07-11

    Comentario de Twitter:
    Firma del convenio entre el Instituto Internacional de Sociología Jurídica y el Ayuntamiento de Oñati ➡ https://t.co/V9w3tPSMeg

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2016-07-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Firma del convenio entre el Instituto Internacional de Sociología Jurídica y el Ayuntamiento de Oñati ➡ https://t.co/V9w3tPSM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)