Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Portua, elkarrekin logistika bultzatuz (Gobernu Bilera 2016-07-07)

2016-07-07

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Bilboko Portuko Agintaritzak sinatu duten Lankidetza-hitzarmenari. Horren xedea da Euskadiko plataforma logistikoen sarea sustatzea, azoka ezberdinetan parte hartuz.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak estrategia berezia diseinatu du Euskadiko Plataforma Logistika Intermodalak sustatzeko eta garatzeko. Xedea da garraio mota ezberdinak hartuko dituzten gune logistiko intermodalen sarea bultzatzea, trenbide-konexioak sustatzea eta plataforma logistikoak garatzea lankidetza-ekimenen bidez portu- eta aireportu-azpiegitura handiekin, hori guztia intermodalitatearen (trenbidea, portuak eta zama garraioko aireportua, funtsean) eta Arkuko Atlantikoan duen kokapen geografikoaren ikuspuntutik.

Aipatu estrategiak Basque Country Logistics izena jaso du eta bere helburua izango da plataforma multimodal eta multipolar bat ezartzea Iberiar Penintsula eta Europar Batasuna arteko zama-garraioen fluxuen egituratze-gune nagusi gisa, Magrebeko eta Hego Amerikako kontinentearteko trafikoa ere hartuko duena. Hori guztia, euskal trenbide sare berriaren (Euskal Y-a) ezarpenak epe ertainera izango duen eragin positiboa aintzat hartuz. Hitzarmenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laurogei mila (80.000,00) euro ordainduko ditu 2016n, informazio-standak jarri eta aipatuak artatzeko.

Basque Country Logistics ondoko azoketan egongo da, besteak beste: Fruit Logistica (Berlin), SITL Paris, Intermodal Southamerica (Sao Paulo), Expomin (Txileko Santiago), Multimodal (Birmingham), Feria Breakbulk (Anberes), Feria BIEMH (Barakaldo), SIL / CONGRESO ALACAT (Bartzelona), European Commodities Exchange (Torino), Fruit Attraction (Madril), Breakbulk (Houston), Intermodal Europe (Rotterdam) eta INTERGUNE (Bilbo). 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko