Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak ez du etenik udan, partaidetza digitalari esker

2016.eko uztailak 08
  • Irekia (http://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1056) eta gizarte-sareak, biztanleriaren esku.
  • Iriarte sailburuordea:“paisaia; landa ingurunea; hiri ingurunea; mugikortasun jasangarriak eta osasuna, euskara, lurraldeen arteko interrelazioa eta partaidetza bezalako gaiak dira eztabaidagai nagusiak”.
  • Twitterren, galderak gora kargatu eta ideiak eta proposamenak #DOT_Euskadi eta #LAG_Euskadi etiketen bidez bilduko dira
  • Facebooken, iruzkinak Lurraldea-ko profilean utz daitezke

 

 

Lehen fase batean euskal udalerrietan aurrez aurreko eztabaidak egin ondoren, Euskadiko Lurralde Estrategia zehazteko abiatu den Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak gizarte-sareetan eta Irekia atarian du jarraipena. Kanal horien bidez, egindako aurrez aurreko 16 tailerretan jorraturiko gaiak eta eztabaidak hedatuko dira. Aipatu eztabaidetan 20 pertsonak parte hartu dute, batez beste: profil teknikoko pertsonak, arkitekturari eta udal-lanari loturikoak, auzo-, mendi-, kirol-, ondare- eta natura-elkarteen ordezkariak zein norbanako partikularrak.

 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Sailburuorde Izaskun Iriartek azaldu duenez, “gizarte-saretako eta Irekia atariko bost eztabaidagai nagusiak dira paisaia, ingurune fisikoa eta azpiegitura berdea; landa ingurunea; hiri ingurunea; mugikortasun jasangarria eta azpiegiturak eta generoa, osasuna, euskara, lurraldeen arteko interrelazioa eta partaidetza bezalako zeharkako gaiak”.

 

Irekia http://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1056 atariaren bidez, biztanleriak #LAG_Euskadi-en inguruko eztabaidan parte har dezake, proiektuari buruz duen iritzia eta argudio berriak eskainiz. Twitterren, tailerretan landutako galdera berdinak gora kargatuko dira, aurrez aurre parte hartzeko aukera izan ez zutenek beren iritzia eman dezaten eztabaidaren barruan. Halaber, jasotako ideia eta proposamen guztiak #LAG_Euskadi etiketaren bidez jasoko dira. Facebooken, iruzkinak Lurraldea-ko profilean utz daitezke.

 

Udazkena

Irailean aurrez aurreko eztabaidak abiatuko dira berriz ere eta 3 tailer egingo dira lurralde historiko bakoitzean. Horietan, ordura arte egondako partaidetzaren emaitzak aurkeztu, eztabaidatu eta azken ekarpenak egingo dira.

 

Tailerrak bukatuta, Eusko Jaurlaritzak LAGen Aurrerapen dokumentua idatzi eta azaroan aurkeztuko du, Donostiako Euskal Hiria 2016 kongresuan. Honela, itxiera emango zaio lehen fase honi eta hurrengo bi faseak irekiko dira, aipatu dokumentuari hasierako onespena eta behin betiko onespena emateko, hurrenez hurren. Prozesu osoak 3 urte inguru emango ditu.

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CDebatesUrbanos
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Lurraldea_Eus: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https:…

  • @JAguirreSuch
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Lurraldea_Eus: #LAG_Euskadi Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak ez du etenik udan, partaidetza digitalari esker ➡ https:…

  • @Lurraldea_Eus
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    #LAG_Euskadi Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak ez du etenik udan, partaidetza digitalari esker ➡ https://t.co/yGRwJekPL5

  • @Lurraldea_Eus
    2016.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/8UB0QyP9iK

  • @JAguirreSuch
    2016.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/

  • @gamakers
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #LAG_Euskadi Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak ez du etenik udan, partaidetza digitalari esker ➡ https://t.co/

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/

  • @SmartcitizensCC
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/

  • @paistransversal
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/

  • @GlaciarBlue
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #DOT_Euskadi El proceso de revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio continúa en redes en verano ➡ https://t.co/

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)