Berriak Segurtasuna
Eu

Onartu da Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua arautzen duen dekretua (Gobernu Bilera 2016-07-07)

2016.eko uztailak 07

Gobernuko Kontseiluak Segurtasun Sailak eskatuta, gaur onartu du Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituen dekretua. Kontseilua Euskadiko administrazio publikoaren aztertze, koordinatze eta aholkatze organo aholku-emailea da Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legeak arautzen dituen gaietan.

Lege berriak ekarritako hobekuntza-berritasunen artean, aipatzekoa da Ikuskizunetarako Euskal Kontseiluak duen rol zabalagoa eta parte-hartzaileagoa. Erakunde horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, lurralde historikoetako udalak eta Euskadiko Udalen Elkartea egongo dira ordezkatuta. Gainera, kontseilu berri horrek, lehenengo aldiz hartuko ditu barnean dagokion sektore ekonomikoaren interesak azaltzen dituzten erakundeak, baita Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Elkarteak ere.

Honako hauek izango dira Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluaren betekizunak:

a)  Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren gainean emango diren xedapen orokorren proiektuei buruzko nahitaezko txostena igortzea.

b) Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren inguruan, Euskal administrazio publikoek garatu beharreko jardueren koordinazioa sustatzea.

c) Aholkua ematea, Legea aplikatzekoa den esparruko gaiei dagokienez, kontseiluan ordezkaturik dauden arlo eta erakundeek eskatzen dioten heinean.

d) Proposamenak egitea eta txostenak igortzea Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituzten xedapenen interpretazio, aplikazio eta aldaketen inguruan.

e) Gomendioak egitea, autonomia-agintaritzaren eta tokiko agintaritzaren esku-hartze administratiboa hobetzeko; legea arautzen duten helburu-gaiak kontuan hartuta.

f) Egokitzat jotzen diren azterketak eta proposamenak egitea, Legean jasotzen diren helburuak ahalik eta hoberen gauzatzeko.

g) Helburuak eta irizpideak proposatzea, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren ikuskaritza planak eta programak egiteko.

h) Ikuskizun gaietan eskumenduna den Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak  sektorearen egoerari eta bilakaerari buruz urtero egingo duen memoria, hala badagokio, eztabaidatu eta onetsi.

i) Bestelako xedapen arau-emaileetan esleitzen zaizkien betekizunak, zeinahi direlarik ere.

Eraketari dagokionez, honako hauek osatzen dute Kontseilua:

a) Lehendakaria:  Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren inguruan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Saileko sailburuordea.

b) Lehendakariordea: Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren inguruan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaria.

c) Batzordekideak.

- Segurtasunerako eskumena duen Departamentuak bi pertsona izendatzen ditu; polizia, larrialdi eta babes zibileko erantzukizunak dituztenak.

- Eusko Jaurlaritzako Departamentuek izendatutako sei pertsona; kultura, kirol, hezkuntza, industria osasun publiko eta turismo kontuetan eskumena dutenak.

- Kontsumoko Euskal Institutuak, Kontsumobidek, izendatutako pertsona bat.

- Lurralde Historikoetako hiriburu bakoitzak izendatutako pertsona bat

- Ordezkaritza maila handiena duen Euskadiko Udal Elkarteak izendatutako hiru pertsona.

- Euskal Herriko Merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialek elkarrekin, edo eratu ziren unean Ganbera Kontseiluek izendatutako pertsona bat.

- Ikuskizunen eta Jolas Jardueren gaietan eskumena duen zuzendaritzaren proposamenez, eta dagokion sektore ekonomikoan ordezkaritza maila handiena dutenak direla ikusirik, sektore erakunde horiek izendatutako hiru pertsona.

- Ikuskizunen eta Jolas Jardueren gaietan eskumena duen zuzendaritzaren proposamenez, eta dagokion sektore ekonomikoan ordezkaritza maila handiena dutenak direla ikusirik, sektore erakunde horiek izendatutako hiru pertsona.

d) Idazkaria: Kontseiluko idazkaritzaren ardura duen pertsona, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren gaietan eskumena duen Saileko funtzionario bat izango da; hitza duena, baina ez botoa.

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua ohiko bilkuran elkartuko da; gutxienez, urtean behin.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko martxoak 08

    Queremos conciertos y actividades culturales en los bares, pubs y comercios de Euskadi

    En estos momentos existe una cierta ambigüedad sobre la legalidad y la potestad de permitir actividades culturales de pequeño formato (conciertos, teatro, exposiciones) en bares, restaurantes, tiendas de discos, pubs, y en el comercio en general en el País Vasco.

    Consideramos que si un local está lo suficientemente insonorizado para llevar a cabo una cierta actividad de este tipo (por ejemplo, un show acústico) sin que suponga una molestia para los vecinos, debería permitirse su realización.

    Este tipo de eventos son vitales para sostener el tejido cultural en Euskadi, puesto que bandas y demás artistas necesitan de sitios pequeños para comenzar sus carreras y darse a conocer.

    Permitir que se realicen dichos eventos tiene muchas ventajas: los clientes pueden conocer a nuevos artistas y nuevos locales, además de que se generan actividades que permiten dinamizar la vida social y cultural en Euskadi.

    Hoy en día son muchos los adolescentes y jóvenes matriculados en escuelas de música y otro tipo escuelas de arte, que reivindican locales donde poder demostrar sus capacidades artísticas. La respuesta a la reivindicación de la población vasca más activa culturalmente debería implicar que se retiraran de la alegalidad aquellos locales donde ya se realizan este tipo de eventos.

    Por todo ello, pedimos al Gobierno Vasco y a las fuerzas políticas vascas que incluyan en el Artículo 31 de la Ley 10/2015 el permiso para poder realizar actividades culturales de pequeño formato en bares, restaurantes, pubs y comercios.

    Aprovechamos para pedir también a los Ayuntamientos en general, y al Ayuntamiento de Bilbao en particular, el apoyo, la promoción y la difusión de todo este tipo de eventos culturales.

    La cultura enriquece a los pueblos y es también, si se potencia lo suficiente, un sector económico importante para el desarrollo de empleo y la atracción del turismo.

    Para ello contamos en nuestra petición mas de 8357 firmas de artistas, musicos y personas interesadas en la vida cultural de Euskalherria en Change.org https://www.change.org/p/queremos-conciertos-y-actividades-culturales-en-los-bares-pubs-y-comercios-de-bilbao

  • @babeszibilazara
    2016.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: Aprobado el decreto de regulación del Consejo Vasco de Espectáculos públicos y Actividades Recreativas... https://t.co/lJmQuT

  • @rgartzia
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el decreto de regulación del Consejo Vasco de Espectáculos públicos y Actividades Recreativas... https://t.co/lJmQuTVyL3

Komunikabideek behera kargatzeko