Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

600.000 euro museoen sustapenerako (Gobernu Bilera 2016-07-07)

2016.eko uztailak 07

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, museoen jarduera sustatzeko diru laguntzak  emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Agindua onartu du. Zehatzago, Euskadiko bildumen eta museoen zabalkunde kulturala sustatzen duten jarduerei, eta museoen sustapenerako ekintzei zuzendutako diru-laguntzak dira.

Deialdi honen onuradun dira: Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan izena emanda dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak, publiko zein pribatu, baldin eta museo edo bildumaren baten jabe badira. Deialditik kanpora gelditzen dira: Foru jabetza duten museo edo bildumak, beren gobernu organoetan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila partaide duten fundazioak, eta beren kapitalean Euskadiko Administrazio Orokorra partaide duten merkataritza erakundeak.

Deialdi honek 600.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko