Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

340.000 euro nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartzeko (Gobernu Bilera 2016-07-07)

2016.eko uztailak 07

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, nazioarteko izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak ematen dituen Agindua onartu du. Kirol-lehiaketa hauek, 2016an hasi edo burutu beharko dira.

340.000 euroko diru-kopurua duen deialdi honek, nazioarteko federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketetan parte hartzea laguntzen du diruz. Lehiaketa hauek gainera, goi mailako kirola sustatzera bideratuak izan beharko dute. Ez dira diru-laguntza deialdi honetan aintzat hartzen parte-hartzea sustatzea helburu duten kirol-programak (aisialdi-kirola, kirol osasungarria).

Diru-laguntza hauen onuradun izango kirol elkarte edo taldeak, eta kirol helburua duten entitateak. Kirol Federazioek ezin dituzte diru-laguntza hauek eskatu.

Nazioarteko kirol lehiaketak, eta euskal kirolariek horietan parte hartzea, euskal kirola nazioartean ikustarazteko plataforma ezin hobeak dira. Gainera, gizartean oro har kirolaren praktika suspertzeko ere baliagarri dira lehiaketa horiek. Joan zen 2015 urtean, Eusko Jaurlaritzak 22 kirol elkarte edo klub lagundu zituen diruz deialdi honen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko