Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

3 milioi euro hiriguneetako irisgarritasun planetarako (Gobernu Bilera 2016-07-07)

2016.eko uztailak 07

Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euroko diru-laguntza bideratu du hirigune eta eraikinetako irisgarritasun-planak eta hobetzeko obrak egiteko deialdira.

Diru-laguntzen programa Birgaitzeko Renove Planaren barnean dago, eta Eusko Jaurlaritzak 2013-2016 aldirako Enplegua Sustatzeko Programan ezarritako sei ildo estrategikoetako bat da. Laguntzak eskatu ahal izango dituzte udalek, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeek eta erabilgarritasun publikoko helburu sozialak dituzte erakunde pribatuek. Horretarako, honako hau egin beharko dute:

- Hiri-inguruetan, espazio publikoetan, eraikinetan, garraiobideetan ea informazio-sistemetan egokitzapen progresiboak ezartzeko irisgarritasun-planak eta horien eguneraketak egitea.

- Diru-laguntzak udaletako eta toki-erakunde txikietako irisgarritasun-planetan Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko hiriguneetan eta eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzea, eta erabilgarritasun publikoko erakunde pribatuen kasuan, berriz, hobetzeko lanak egitea.

- Euskal Autonomia Erkidegoan hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamenduak erosi eta instalatzea (baldintza horiek udalen eta toki-erakunde txikien irisgarritasun-planetan bilduta daude).

Irisgarritasun-planez eta horien eguneraketez gain, kontuan hartuko dira, halaber, honako jarduera hauek:

– Eraikinetako irisgarritasuna (horizontala eta bertikala, igogailuak eta plataforma jasotzaileak, egokitutako ateak, eskubandak, komunak eta aldagelak)

- Pasabideak, arrapala ez-mekanikoak eta eskubandak sortzea

– Hiriko igogailuak eta plataforma jasotzaileak

– Mugikortasun gutxiko pertsonentzako aparkalekuak gordetzea.

– Eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzea

– Kaleak urbanizatzea (plataforma bakarreko kaleak, espaloiak zabaltzea, oinezkoen ibilbideak murrizteko igarobideak, txorkoak ixtea).

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arartekomapak
    2016.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    3 millones de euros para planes de #accesibilidad en el entorno urbano (Consejo de Gobierno 07-07-2016) https://t.co/WKNdPXa4iA

  • @arartekomapak
    2016.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    3 milioi euro hiriguneetako #irisgarritasun planetarako (Gobernu Bilera 2016-07-07) https://t.co/g8ucEOdwp1

Komunikabideek behera kargatzeko