Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro bideratuko ditu esnetarako behien ongizatea hobetzeko jarduerak sustatzeko (Gobernu Bilera 2016-07-07)

2016.eko uztailak 07

Euskadiko ustiategien lehiakortasuna areagotzea da animalien ongizatearen alorrean jada derrigorrezkoak diren neurrietatik haratago doazen beste neurri batzuk ezartzearen helburua.

Uztailaren 7an Gobernu Kontseiluak egindako bileran, 2016an esnetarako behien ustiategietan animalien ongizatea hobetzeko jarduerak diruz laguntzeko deia onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduaren bitartez egin da deia, eta Aginduaren arabera 500.000 euro bideratuko dira laguntza horietara.

Helburua da ustiategi mota hauek laguntza izatea animalien ongizatea hobetzeko jada alor honetan derrigorrezkoak diren betekizunetatik aparte zorrotzagoak diren beste neurri batzuk errazago aplikatzeko et, horrela, Euskadiko ustiategiak lehiakorragoak izan daitezen.

Aurretik hartutako konpromisoei dagokien urteko ordainketarako eskaerak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta Nekazaritzako Eskualde Bulegoetan edo Ekonomiaren Garapeneko Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Onuradunak

Euskadiko esnetarako behien ekoizleak izango dira neurriaren onuradunak. Era berean, aurreko ekitaldietan laguntza hauek eskuratu zituztenek eta dagokion konpromisoa izenpetu zutenek, urteko ordainketarako eskaria aurkeztu beharko dute, eskariarekin batera agiri hauek ere aurkeztuta:

- Hartutako konpromisoak bete izanaren eta hori egiaztatzeko egingo diren kontrolak igaro izanaren zinpeko aitorpena.

- Abeltzaintzako errolda, NPBko laguntza zuzenak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunekoa, eta, hala badagokio, ustiategia etekinen kontrolerako programa bati atxikita dagoela egiaztatzen duen agiri bat sartuko da, dagokion elkarteak emanda.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko