Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak amaiera eman dio UPV-EHUk antolatutako irabazi asmorik gabeko erakunde eta fundazioei buruzko uda ikastaroari

2016.eko uztailak 08
  • Bi egunez gogoeta egin dute elkarte eta fundazio gaietan adituek, entitate pribatuek gizartean duten eraginari buruz; “onura publikotzat” eta “irabazi asmorik gabekotzat” hartzen diren entitate pribatuei buruz, hain zuzen ere.
  • Euskadik Fundazio-lege berri bat dauka ekainaz geroztik, sektorea arautzen duena eta ondare garbiko 650 entitate inguru dituena. Horien ondare garbia mila hirurehun milioi eurotik gorakoa da, eta 13.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana.

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak amaiera eman dio gaur Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ““Asociaciones de utilidad pública y fundaciones: enfoque jurídico, económico y organizativo”” izenburuko uda-ikastaroari. Ikastaroko zuzendariak izan dira Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazako eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari Elixabete Etxanobe.

Bi egunez gogoeta egin dute elkarte eta fundazio gaietan adituek, entitate pribatuek gizartean duten eraginari buruz; “onura publikotzat” eta “irabazi asmorik gabekotzat” hartzen diren entitate pribatuei buruz, hain zuzen ere. Horrela, uda ikastaro honek aukera eman du, besteak beste,  jarduera ekonomikoen mugak garbi zehazteko edota “ondasunak berraztertzeko”., Hau da, entitateen desagertzea edo likidatzea gertatuko balitz, ekonomia-ondarearen soberakinak duen xedea aztertzeko aukera.

Modu berean, ikastaroak sakonki aztertu du, ekainean indarrean sarturik, Fundazio-legeak eragindako aldaketa garrantzitsua. Lege horrek, tramitazioa sinplifikatu eta eragozpen administratiboak kentzen ditu, eta kudeaketa eraginkorrean eta funtzionamendu egokian ere aurrerapausoak ematen ditu.

Gardentasuna, publizitatea eta kudeaketa egokia duten hastapenek zuzentzen dute araubide berria. Araubideak, enpresen antolaketa eta kudeaketa eredu berriei ahalbidetzen die sektoreko profesionalizazioa eta lanbideak aztertzea. Gainera, arauak, lurraldeko hazkunde ekonomikoa errazteaz gain, lankidetza publiko/pribatuan aurrera egiteko aukera ematen du; irabazi asmorik gabeko jardueretan herritarren partaidetza bultzatuz.

FUNDAZIOEN EUSKAL SEKTOREA

Euskadin 650 fundazio daude eta gehienak irakaskuntza eta ikerketa sektorekoak dira. Horien ondare garbia mila hirurehun milioi eurotik gorakoa da, eta 13.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisOrtega_es
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Josu Erkoreka clausura el curso de verano de la UPV-EHU sobre las fundaciones y asociaciones sin ánimo de lucro ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Erkorekak amaiera eman dio EHUk antolatutako irabazi asmorik gabeko erakunde eta fundazioei buruzko uda ikastaroari➡ https://t.co/Y5Z9o4eDJv

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Josu Erkoreka clausura el curso de verano de la UPV-EHU sobre las fundaciones y asociaciones sin ánimo de lucro ➡ https://t.co/wkg0D8ugA7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)